Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errepublikaren akatsak

1936ko otsailean hauteskundeak egon ziren; "Frente Popular"ak irabazi zuen. Kartzelan zeudenak libre gelditu ziren, baina ezkerreko alderdien banaketa nabarmena zen. Errepublikak ezin izan zituen armada eta administrazioko postu garrantzitsuenetatik faxistak kendu. Militarren altxamendua eta Gerra Zibila.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Suerte pixka bat izan zenutela esan duzu, eta suertea gaiñera zuek kartzelan zeundetenean, ze elekzioak gertatu ziren 36ko -eta saltatu egiten dittugu azkeneko urte horiek- hogeita hamaseiko... noiz? apirilean ala otsailean?
- Treinta seisian, febrero.
- Febreroan, bai. Eta handik pixka batera zuek kartzelatik atera zineten. Berriz ere, pentsatzen dut, borrokan eta organizaziotan segituko zenutela, Republika salbatu nahirik...
- Republikia salbatu nahirik.
- Baina ez zen posible izan.
- Ez zan posible izan. Republikia gero, gero... etorri zan sublebaziñua! O sea, dieciocho de juliua gure treinta y seiseko... digo, febreroko...
- Treinta y seisean Frente Popularrak irabazi zuen, zuek kalera ateratzen zerate, ahaleginak egin, baina ezkerraren zatiketa haundia zen...
- Bai.
- Azkenik hontara noa: zein izan zen Benigno Baskaranen iritziz, Republika abortatzeko, Republika ez mantentzeko arrazoirik inportanteena? Bueno, ba, gertatu zena hor dago, ez? Franco atera zela jeneral Mola hil ondoren, fusilatu ondoren, baiño arrazoi politikoa zein zen Republika ez mantentzeko?
- Arrazoi politikua da, Republikiak ezin izan eban ejerzituan puesto prinzipaletatik ta administraziñoko puesto prinzipaletatik faxistak bialdu. Horixe ezin izan eban konsegiru. Ta gero, atzenian be gero, eurak sublebau ziran ta eurak eruan eben aurrera gerra zibilla.

Dokumentuaren akzioak