Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Klub Deportiboa eta Arrateko Igoera

1943 inguruan "Club Deportivo"a Kalbetoi kalean zegoen. Txirrindularitza sailerako norbait behar zutela esan zioten, eta bertan hasi zen. Arrateko Igoeraren hastapenak azaltzen ditu: bidea oraindik harrizkoa zen; sariak zenbatekoak ziren, etab. Garaiko txirrindulari ezagunak zeintzuk ziren aipatzen du: Mancisidor, Langarika... Laster hasi zen diru-iturri berrien bila; gauza asko zeuden egiteko.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Gerra bukatu eta handik gutxira hasten da Arrateko igoera. Zu tartean zaude, organizazioan. Nola hasten zara, Juanito, pixkanaka-pixkanaka bizikleta munduan eta karrera munduan sartzen?
– Ba esango detsut. Gaiñera, nahi dot jentiak jakin deixan ze lan emoten daben gauzak egitteko. Orduan denporan ni anaian tabernan nenguan. Eta zan "el año..." 43 edo hortxe zan –1943-44, hortxe–. Eta etorri jatazen Klub Deportibo… Orduan Klub Deportibua eguan "calle Calbeton". Eta zan ezer be ez. Soziedadiak eukiko zittuan 50 metro kuadrau, altuena. Ez zekan gehixago. Eta handik diar egin esten esateko, ba, komis... ziklismuan gizon bat falta jakuela eta lehen egon zanak alde egin dabela eta ia ni hasiko nintzan. Bueno, zelan nik beti euki doten barruan, bihotzian, zeozer egitteko gogua, geldirik egon ezin, umetatik be ez, ba bueno, baietz. Hasi nintzan eta holaxen: "Subida a Arrate" hartu nebanian, ikusi neban eta etorri ziran, ba, orduan nik orduan ezagutzen nittuan korredoriak: Mancisidor, Langarika, Langara, Trueba eta hórrek. Eta egin zeben subidia. Eta gaiñera subida, karretera, kamiñua, Arratera harrixa zan.
– Asfaltatu gabe.
– Bai, bai. Asfalto barik. Eta hárek ikusi, holan, gora igotzen…
– Ia ziklo-krossa baino okerrago!
– Bueno, eta zelan igo? Eta zelako burruka...? Burrukan. Sartu jatan barru-barruan eta esan neban: “Ene, hónek gizonok, hónek gizonok merezi juek hau baiño gehixago”. Eta hasi nintzan, ba... Gaiñera –esango dot–, hárek egitten eben lana eta lehelengo premixua, 50 duro. Bigarrenak zekan 40 duro. Bestiak, 175 pezeta. Bestiak… Bueno. Esan neban: “Hónek gehixago merezi juek”. Eta nik beti zelan euki doten, eta ez dakat lotsarik esateko, arpegixa euki doten, hasi nintzan diru billa: batari juan eta bestiari bestia eta zeozer gehitxuago jaso neban. Eta karreteria, kamiñua be, pixkat arreglatzen neban: Diputaziñora juten nintzan eta egitten nittuan ahalegiñak ha kamiñua arreglatzeko. Eta bueno, pixkat urtero-urtero ezin dot kontau dana, bestela egongo nintzake hiru bat egunian hamentxe zueri hizketan. Baiña esaten detsuet: pozik egin dot egin dotena; egin dittuten gauzegaittik pozik nago.

Dokumentuaren akzioak