Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Juanito "Txoko" Espainiako Itzulian

Espainiako Itzulian ("Vuelta a España") egindako lana zein izan zen azaltzen du. El Correo Español- El Pueblo Vasco arduratu behar zen lasterketaren jarraipena egiteaz eta Juanito Gisasola jarri zuten txirrindularien eta antolakuntzaren arteko lotura lanak egiten; epaile-arbitro bezala, alegia. Harrezkero, 9 urtean zehar jardun zuen Espainiako Itzulian parte hartzen. Euskal Herrian txirrindularitzak garrantzi handia izan du beti Juanitoren esanetan.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Esango dugu, Juanito, Espainiako Vuelta asko egin dituzula. Juxtu, bederatzi. Gaur hasi da Espainiako Vuelta. Zein zen "Vuelta a España"-n zuk egiten zenuen lana? Zer lan egiten zenuen? Eta kontaiguzu zerbait orduko Vuelta haietaz.
– Bueno, hamen zerak orduan, Bilboko ‘Correo Español’a, ‘Correo Español-El Pueblo Vasco’, horrek hartu eban jaramona "Vuelta a España" egitteko. Eta ni zelan motuan ibiltzen nintzan hamengo inguruetako karreretan, Luis Bergaretxe zan orduan hango, ‘Correo Español’eko, direktore, bueno "Vuelta a España"-n… Ez! Lehelengo Aletxo Etxeberria izan zan, lehelengo direktoria "Vuelta a España"kua, lehelengua. Alejandro Etxeberria, Aletxo Etxeberria. Gero harek egin eban urtebete eta gero Luis Bergaretxek hartu eban. Eta nik orduan... Alejandro Etxeberriak zelan entzunda ekan, ni ibiltzen nintzan batera eta bestera, eta diar egiñ esten. Jun nintzan eta esan estan: “Bueno, bai, hi!”. Zelan esplikatzen netsen zelan dan hau eta bestia, zegaittik nik reglamentuak ondo nekixazen eta . Esan estan: “Bueno, hi, nere enlaze jarriko haiz. Eta juez-arbitro nahi badok egittia San Romanekin batera…”. “Bai, bai. Ni konforme. Ha juango da aurrian eta ni atzian. Eta biren artian hobeto egingo dogu”. Eta holaxen. Eta holaxen hasi nintzan eta gero berak, Bergaretxek, konfianza haundixa hartu eban nerekiñ eta periodistak be bai, danak ezagutzen nittuan . Eta hango komisarixuak be bai. Gaiñera, errespetuaz hartu bihar zendun bestiak be egin eben lana egin zeixen. Ez zan, diziplina ez zan zera. Zan borondatia eta. Han juaten zanak ezer be: berrogei duro kobratzen zittuan barren! Ez zan ezer be. Baiña juaten zan jentia gustora. Hárek hasierak "Vuelta a España"kuak, gerra ostekuak, jentia pozik. Gaiñera, ziklismua sartuta eguan hamen. Ziklismua Euskal Herrixan asko sartuta eguan. Holaxen egin nittuan… Bedratzi urtian "Vuelta a España"n ibilli nintzan.

Dokumentuaren akzioak