Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bahamontes vs. Loroño; Bahamontes Eibarren

Loroño eta Bahamontes txirrindularien arteko gorabeherak. Bataren eta bestearen aldekoak. Eibarren txirrindularitzarako zaletasun handia egon izan da beti. Bahamontes lehenengoz Eibarrera etorri zeneko kontuak.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Eta horretaz hitz egin behar dugu, Juanito. Loroño eta Bahamontes, Bahamontes eta Loroño. Eta Bahamontesek hemen urte mordoxka baten irabazi zuen: hasi 1958an eta bost urtez segidan irabazi zuen [...]. Esan beharra dago Bahamontista mordo bat zirela eta Loroñista asko ere bai, ezta? Nola zegoen orduan Eibarko bizikletako afizioa?
– Bu! Hamen egoten zan, zer esango detsut ba?
– Zer zen, Athletic eta Real bezala, Bahamontes eta Loroño orduan?
– Bai zera! Gehixago! Zegaittik Realak eta Athletic de Bilbaok ez dabe euki hain zerik: bastante lagun gehixago izan dira; lagun, gehixago dira Athletic de Bilbao eta Reala. Jentiak esango dau hau eta bestia, baiña neretako ez.
– Baina Bahamontesek beti esaten du Loroñorekin ondo konpontzen zela.
– Ez da egixa hori!
– Ez da egia hori?
– Neretako ez. Ez da egixa. Hori ez da egixa. Bixak be, bixak be, bixak be, hor ibiltzen ziran: batak “hi” eta bestiak “hi” eta bestiak “hi” eta. Baiña guri haixe komeni: hárek euki zeixen hori pikiori esaten dan moduan. Orduan jentiak hamen… bata Loroñistia zala eta bestia Bahamontistia zala eta bestia ta… Neri esaten esten Bahamontistia nintzala.
– Hala zinen?
– Bai, ha zan… Bahamontes etorri zanian hona, etorri zan Zumarragatik bizikletan. Eta etorri zan… Zelan esango detsut ba? Hónek ijittuok etortzen dira ba? Ba igual-igual etorri zan: ez diru… Eta etorri zan "Bicicleta Eibarresa"n parte hartzera Bahamontes. Eta etorri zan tarjeta batekin, Madrittik etorri zan: "un tal Bermejo, presidente de la Federación castellana". Haren tarjeta bat ekarri estan, esaten ba…
– Rekomendazioa.
– Bai. Esan neban: “Bueno, hi. Han, bizikletia sartu han tabernan”. Txokuan sartu eban eta esan netsan: “Bazkaldu dok?”. Eta: “Ez”. Bueno, ba, nere andriari esan netsan: “Emoixozu honi jaten edo”. Nere andria, nere andria graziak jangoikuari eta daneri… Euki dot andra bat! Nik euki doten andria ez bazan izan izan dan modokua, nik ez neban organizauko ezer be. Ezer be! Ez nintzan juango iñora be. Zegaittik nik egin doten guztia, graziak nere andriari. Hori egi-egixa da. Nik sarri esaten detset eibartarreri, askori esaten detset: “Ni ezkondu nintzanian, Gabonetako loterixia tokau jatan. Eta egixa da. Egixa da, eta ez dakat ardurarik esateko.
– Eta egun hartan, behintzat, Bahamontesi bazkari goxoa eman zenioten.
– Bazkarixa eta, gaiñera, lo nun egitteko Paseo San Andresen guk zekagun interina bat, harek interiniak galdera egiñ etsen nun lo egiñ. Eta esan netsanian ia dirurik zekan, eta ez zekala dirurik, eta emon netsazen hogei duro, emon netsazen. Eta gero portero baten andriak preparau etsan tortillia eta jamon de york eta preparatzen etsan. Entrenamentura urtetzen eban eta... Neri esaten esten ni Bahamontistia nintzala. Ni ez nintzan Bahamontistia. Bahamontes etorri egin zan neregana. Bueno, etorri edo, premiñia ekan orduan eta nik lagundu egin netsan.

Dokumentuaren akzioak