Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bahamontes Eibarren

Bahamontes Eibarren; "Bicicleta Eibarresa". Bahamontes txirrindulariaren inguruko kontuak.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

Eta, gaiñera, hor, "Bicileta Eibarresa"n, ni motuan noiala, hor karreran... Eta hori karreriori irabazi eban Jose Zarak. Eta bigarren egin eban Bahamontesek. Eta nik ha, Bahamontes, ikusten nebanian Kanpazar igotzen eta Urkiola igotzen-ta, "Bicicleta Eibarresa"ko karreran eta, han Bidania igotzen eta, esaten esten Eibarko "Bicicleta Eibarresa" egitten ebenak: “Hi, Juanito, hi, `Txoko´, hau korredoriau nundik ekarri dok hik?”. Eta: “Nik ez juat ekarri. Bera etorri dok”. Eta: “Zein dok hau?”. Eta: “Bahamontes esaten jetsek ”. Bahamontes eta. Etaraizu kontua nora llegau zan Bahamontes! Bahamontes. Eta nik orduan Bahamontes hárek gauzak egitten ikusi eta barruan sartu jatan. Hori edozein personari be. Ze pasau da hamen Urtainekin? Ze pasau da aizkolarixekin? Ze pasau da harri-jasotzailliekin? Perurena… Zegaittik dake hori? Bahamontesek egin egitten eban eta ha egin eban orduan bigarren eta "Premio de la Montaña" irabazi. Eta etorri jatan Bahamontes dirua emotera. Esan netsan: “Ez, eruaixaz danak. Nik ikusi hautena egitten nahikua dok neretako”.

Dokumentuaren akzioak