Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrateko Igoera nazioarteko mailako lasterketa

Nazioarteko maila nola hartu zuen Arrateko Igoerak. Laguntasun handia jasotzen zuten herrian eta horri esker gero eta txirrindulari hobeak ekarri ahal izan zituzten.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Bueno, eta gero hasten zarete pixkat kategoria internazionaleko ziklistak ekarriz, kanpotik ekarriz. Eta ekartzen duzue Anquetil, Mastrotto, Agostinho, Mortensen, [Boxfol], Poulidor, Gimondi… Zuk esan duzuna: jende asko ekarri duzue. Juanito, kontaidazu pixka bat nola egiten zenituen kanpotik ekarritako jende horrekin kontratuak egiteko, nolatan konbentzitu zenuen jendea Eibarrera eta "Subida Arrate"ra etortzeko?
– Bueno, ba esango detsut: Klub Deportibuan atrebidu giñan hórrek ekartzera, zegaittik nik junta direktiban esaten neban "Subida a Arrate"k indar haundixa ekala. Eta "Subida a Arrate"k indar haundixa ekala ez geure lanagaittik, jentiak laguntzen zeskulako, jentiak asko laguntzen eskun. Fabrikak eta herrixak eta inguru guztiak asko laguntzen eskun. Eta jentiak hartu eban "Subida Arrate", hartu eban uste berana dala zegozer. Zegozer berana dala. Eta hori egixa da. Eta orduan jentiak laguntzen eban. Eta graziak horritxi atrebidu giñan hórrek ekartzera.

Dokumentuaren akzioak