Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jacques Anquetil eta Arrateko Igoera

Hainbat txirrindulari ezagun etorri izan ziren Eibarrera; izenak ematen ditu. Jacques Anquetil Arratera ekartzeko ahaleginen nondik norakoak azaltzen ditu.

Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Lehelengo korredoriak ekarri nittuanak izan ziran Jean Dotto eta Huot. Etorri ziran, hórretxek ziran lehelengo saltsa emon etsenak "Subida a Arrate"ri. Hórrek etorri ziran urte bixan.edo etorri ziran. Gero nere galdera, nere buruan nekana, zan ia Anquetil ekartzen neban. Bueno, Louison Bobet ekarri neban lehelengo. Hiru [galdetan] irabazi eban "Vuelta Francia" eta ha ekartzia zer haundixa zan. Eta egin nittun gestiñuak eta Louison Bobet-ek kobratzen estan 90.000 pezeta. 90.000 pezeta! Noventa mil pesetas! Etorri zan. Ha etorri zan eta belodromuan atsaldian jentia pozik: Bahamontes, Loroño eta Louison Bobet Eibarren ikustia zera zan. Gero ba gehixago eta gehixago eta. Esan neban: bueno, ba, etortzen ziran Oldenburg, eta Renato Longo eta Roger de Vlaeminck eta Mastrotto eta etortzen ziran batzuk. Baiña nik, neretako, Anquetil ekartzia nahi neban. Eta holaxen jun nintzan Parisera. Egon nintzan [Joset]-ekin. [Joset] zan "el manager", managerra, zera, munduko korredorerik famosuenena. Harekin. Eta harek esan estan: 125.000 pezeta. Eta hau asko zan eta esan netsan: “Koño bajatu…”. Eta: “Nik ezin detsut. Ba egon zaitte Anquetil-ekin”. Eta zer egin neban? Emon estan direkziñua eta berak diar egin etsan Anquetil-i eta "a Ruen".
– Hori zer zan, Juanito, hirurogeita gutxian, ezta?
– Bai, 63 edo 64an pentsatzen dot zala. Eta ni zelan izan naizen beti bastante atrebidua zelan izan naizen, ba, han juan nintzan Anquetil-egana, beran etxera. Eta beran andriak urten estan. Jeanette, andra ona, Eibarrera etorri zan bi bidar edo. Eta: “Zer?”. Anquetil-ekin egotia nahi nebala, Jaquesekin egotia nahi nebala. Eta ia nungua nintzan. Espaiñiakua nintzala, Euskal Herrikua, bueno, Donostia aldekua nintzala. Eta bueno: “Pasa”. Berakin Anquetil han eguan. Egin neban hizketan berakin nere franses zer horrekin. Esplikau netsan, esan netsan Anquetil-i gure organizaziñua zelan zan. Zelan... Ze bihar egitten genduan, zelan juaten giñan taillarrik taillar, zelan pasatzen genduzen sobriak tabernetara eta dendetara eta. Egitten genduzela… Berak esan estan: “Baiña holan egitten dozue?” Eta: “Bai. Gure galdera, gure organizaziñua holaxen da. Nik egi-egixa esaten detsut". Eta: “Hombre! Neuk egingo detsat diar. Egon zaitte pixkaten”. Diar egin eban eta esan estan: “Eginda dago. Konforme zagoz 20.000 duro?”. Eta: “Bai”. “Jungo naiz?”. “Bai”, esan netsan, “hamen dakat kontratua”. [Joset]-ek esan estan, kontratua. Eta oindiok akordatzen naiz. Hartu eban eta berak eskribidu eban, firmau eban eta esan estan: “Hor dakazu eta ni jungo naiz”.
– Eta Eibarrera etorri zinenean jendeak ez zuen sinestuko.
– “Joe! –esan esten–, hi zoratuta hago!”. Esan esten: “Tira, tira, tira”. Nik periodisteri esan netsenian Anquetil datorrela eta kontratua zelan nekan ta... Klub Deportibuan esaten esten: “Hik dakaaz –hori guk esaten doguna– hik dakaaz onak, hik, hik! Hori zelan egin dok?” Eta: “A! Badatok. Eta etorriko dok eta bestia”. Gero handik egun batzuetara telefonoz diar egiñ eban berak. Nik zelan laga netsan gure direkziñua eta zer guztiak, galdera guztiak Eibarkuak, Klub Deportiboko telefonua eta danak. Telefonotik diagar egin eban, badatorrela. Esan netsen: “Ikusten dok? Ikusten dok? Hor. Nik ez juat, nik, esatiarren egin, berak egin jok diar”.
– Eta etorri zen egunean sekulako anbientea, ezta? Inoiz bildu den jenderik handiena.
– "Galerias Preciados"ek preparau eban "un lunch de señor y mío", Anquetil etorri zanian. Andriakin etorri zan. Jeanette, andria. Eta jun zan pozago! Pozago juan zan! Esan estan: “Datorren urtian be etorriko nok. Eta neuk egingo detsat berba [Joset]-i” esan estan. [Joset] zan "el manager", beraren managerra. “Neuk egingo detsat eta datorren urtian be etorriko nok”. Hau anbientiau eta hau hamen dagon afiziñua, hamen dagon jente ona, hamen dagoz… Hik esan hestazen hizketak eta esan hestazen gauzak egixa dittuk. Hor”.

Dokumentuaren akzioak