Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kanpai klaseak eta hiletak

Kanpai klase desberdinak egoten ziren. Albakoa nolakoa izaten zen. Hileta egunean, agoniakoa; tristea izaten zen hori. Beste kanpai klase batzuk: "drauna", "keria", arimakoa... Egun guztian kanpaiak. Aingeruen elizkizunetan, umeen hiletetan, urte hartan jaunartzea egin zuten lau ume joaten ziren, zuriz jantzita, eta hil-kutxari jartzen zitzaizkion lau zintetako bati oratzen zion bakoitzak. Marina behin joan omen zen ahizpa bikiarekin batera. Hori egiteagatik, bi erreal eta zinta bera oparitu zizkieten. Helduen hiletetan ere jartzen ziren zintak.


Dokumentuaren akzioak