Juana Arrieta Leceta
Marina Basterra Iturbe
Dolores Tolosa Lariz
Kanpai klase desberdinak egoten ziren. Albakoa nolakoa izaten zen. Hileta egunean, agoniakoa; tristea izaten zen hori. Beste kanpai klase batzuk: "drauna", "keria", arimakoa... Egun guztian kanpaiak. Aingeruen elizkizunetan, umeen hiletetan, urte ...
Media:
Bideoak
Juan San Martin Ortiz de Zarate
Juan San Martin eta Mogel. 1959an lehenengo liburua argitaratu zuen: `Mogel. Bere bizitza eta lanak´. Mogeli omenaldia udaletxean. Euskararen presentzia gerra ondoren udaletxean bertan. Javier Egurenen jarrera, goraipatzekoa. Ikastolen ...
Julian Echeverría Oruna
Kanpai mota ezberdinak: trumoi-kanpaiak, hodei-kanpaiak, su-kanpaiak, e.a. Garizuman, kanpairik ere ez. Garizuma pasatutakoan, kanpai handiak. Garizuman ez zen kanpairik jotzen.
Media:
Bideoak
Julian Echeverría Oruna
Garizuman ez zegoen erromeriarik eta denak konfesatzera joan behar ziren. Txartela hartu behar zuten konfesatu aurretik eta gero txartela sakristian aurkeztu, abadeak jakin zezan konfesatuta zeudela. Aste Santuan ez zen kanpairik jotzen. Pazkoa ...
Media:
Bideoak
Julian Echeverría Oruna
Aste Santuan kanpairik jotzen ez zenez eta erlojurik ez zegoenez, eguzkiarekin batera bizi ziren. Oilarraren zarata eta kanpaiak ziren beraien erlojua. Serenoek gauez ordua eta eguraldiaren berri ematen zuten. Euskeraz aritzen ziren. "Goixeko laurak ...
Media:
Bideoak
Dolores Berasaluze Unamuno
Seroraren lana: kanpaiak jo; hildakoa datorrenean dena antolatu, etab. 22 urtean lan hori egiten jardun izan du. Azitaingo taberna.
Dolores Berasaluze Unamuno
Lehen egunero egoten ziren mezak Azitaingo elizan, orain larunbatetan eta igandetan bakarrik, hiletaren bat ez badago behintzat. Arrazola baserrian bizi izan zen, baina azken 35 urteetan Azitainen bizi da. Seroraren lanak: argitakoak batu, kanpaiak ...
Alejandro Lizarriturri Barrutia
Eibarren ere bonbardaketak egon ziren; O'Donell kalean egon zen babeslekuan hainbat hildako egon ziren (70 inguru). Bonbardaketak izaten zirenean, kanpaiak, autoen sirenak, e.a. jotzen zituzten jendeari abisatzeko.
Media:
Bideoak
Asun Anguera Illarramendi
Jose Sarasua Gorrochategui
Gerra hasi zenean Asun oraindik Eibarren zegoen. Eibarko lehenengo bonbardaketako kanpaiak entzun zituztenean, ama eta anai-arrebak O’Donnell kaleko babeslekuan gorde ziren. Bonba gertu bota zuten eta beraiekin zeuden ama-alaba batzuk hil ziren. ...
Media:
Bideoak
Maria Jesus Osa Alberdi
Kanpaia jotzen zen ermitan, mezetara sartu aurretik. Auzokoren bat hiltzen bazen, hil-kanpaiak jotzen ziren baina bertan ez zen elizkizunik egiten.
Media:
Bideoak
Maria Jesus Osa Alberdi
San Salbador jaietan tabernako mostradorera andra eta gizonak inguratzen ziren. Zelaian egoten ziren jarrita, zuhaitzen itzaletan. Behin ezkontza bat ospatu zen. Kanpaiak jaietan bakarrik jotzen ziren.
Media:
Bideoak
Jose Mari Loiola Gisasola
Lehen San Roman egunean bakarrik ateratzen zen kanpaia eta urtean zehar baserriko ganbaran gordetzen zen. Don Jose Juan eta Don Pablo abadeen kontuak kontatzen ditu. Letanietan kanpaiak jotzen ziren. Hil-kanpaiak nola jotzen ziren azaltzen du. ...
Media:
Bideoak
Mari Jose Unzetabarrenetxea Lizarralde
Maltzagako San Rafael ermitako kanpaiak ez ziren entzuten Barrundi baserritik, mendiak oztopo egiten zuelako. Azitaingo ermitako kanpaiak entzuten dituzte.
Media:
Bideoak
Marixabel Ugarteburu Arrillaga
Santa Kurutzeko ermitan, Aste Santua baino lehen gogo-jardunak egiten ziren. Lehen, hil-kanpaiak jotzen ziren, auzoko norbait hiltzen zenean. Maiordomoaren funtzioetako bat izaten zen. Jaietan ere kanpaia jotzen da, baina modu alaian. Kanpaia ...
Media:
Bideoak
Doroteo Urkia Lasuen
Maria Luisa Zuloaga Garitaonandia
Azitaingo parrokiako kanpaia elektrikoa da. Elizkizunetatik kanpo, ez dira gogoratzen hil-kanpaiak edo suteei buruz abisatzeko kanpaiak jotzen ote ziren. San Andres parrokiako hil-kanpaiak nolakoak ziren azaltzen dute. Ezberdinak ziren helduenak ...
Media:
Bideoak
Julian Echeverría Oruna
Abadea oliadura edo elizakoa ematera joaten zenean gaixoaren etxera, "agonixako kanpaiak" jotzen ziren eta kalean zegoen jendea belaunikatu egiten zen abadea pasatzen zenean. Akolitoa aurretik joaten zen gurutzeareakin.
Media:
Bideoak