Umetako jolasak
Urkizun zertan jolasten zuten. Umetako jolasak: sokasaltoan; diaboloa; txingor-gainean; tortolosak; txalupeta; matraka; etab. Tortolosetan nola egiten zuten.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Elkarrizketatzailea: Esan dozu afariketan-eta eitten zenduela txikittan hor Urkuzu inguruan.
- Felisa: Bai.
- E.: Eta ze, ze gehixau eitten ziñuen, ze jolas gehixao?
- F.: Sokasaltuan, ta zera, diaboluetan; horretan artistia nitzan, e.
- E.: Diaboluan zelan jolasten zan?
- F.: Diaboluan, ba, palo bi holan, ta sokia eukitzen eban holan. Ta diabolua zan... oin ez dakit zelan esplikau.
- Alaba1: Bai, "como si fueran unidas dos trompas" edo...
- F.: Bai, bai, holan balitzan…
- Alaba1: Lehengunian ikusi neban "en todo a cien"...
- F.: Sí, ¿eh?
- Alaba1: Bai, holan soka... holan botatzeko.
- F.: Bai, ta hartzen zan holan ta “ra-ra-ra”, han sokan ibiltzen zan diaboluori, ta gero, neuk gogua nekanian “ra!” ta gora bota, ta halan hartu ta “da!”, diabolua sokara sartzen zan ta berriro be sokan erabili.
- Alaba2: Ta zuek ama ez zenduen itten hori, han burdixa eta “Kukurruku, ze bihozu...”?
- F.: ”Abaria abariari...”
- Alaba2: …”Zeini?” Hori jokatzen zenduan? Eske guk jokatu dou hori!
- F.: Bai, baiña guk hori ez, hainbeste ez.
[...]
- E.: Ba hori jende nausixak-eta bai ikusi izan dau, bai.
- F.: Bai. Ta txingor gaiñian be bai.
- E.: Kontaidazu txingor gaiñian zelan jolasten zendun.
- F.: Bai, ba batzuetan eitten genduan biribillian, txingor gainian, zerak, markak eitten zian bai, ta gero erreixak. Ta "bi" ta "da!" ta salto hanka batekin, ta "lau" ta "sei" ta,... Gero gelditzen ziñan ta ikutzen bazenduan erreixia, galdu eitten zenduen. Ta berriro gero, beste bat, eta txandaka, ta holaxen. Ta sokasaltuan esaten detsut, e…
- E.: Tortolosetan be eingo zenduen, ez?
- F.: Bai, tortolosetan be bai.
- Alaba1: Zer da tortolos?
- F.: Tabas.
- E.: Zelan jolasten zenduen horretara?
- F.: Ba tortolosetan azkenengua ez jata akordatzen zelan. Bueltia emoten jakon: "baat" eta “ra” ta…
- Alaba: "Hiruna, [erregiena]"...
- F.: "Erregiena" bai. Ta, zera, bota zera, pelotia, ta gero, bueltia emon bittartian zerari, tortolosari. Bueltia emon. Ta ez bazenduan hartzen, ba, galdu. Baiña nik euki nittuan tortolosak be, zerak, adarixanak. Harek estimauak izaten zian!
- E.: Haundixauak.
- F.: Haundixak. Ta pinttauta eukitzen nittuan. Ez dakitt anaiak-edo pinttatzen estazen ta gorrixak eta kolorietan. Ta ene! Baiña zenbat jolas ta…
- E.: Eta zuk gogoratzen dozu txalupetia ta matrakia ta, gogoratzen dozuz zer ziran?
-F.: Ikusitta bai, baiña neuk ez dot euki.
- E.: Zer ziran?
- F.: Holan, bueltaka-bueltaka eitten zan zerak, holako marka batzuk zittuan, errobera bat balitza moduan.
Dokumentuaren akzioak