Komunisten altxamendua
Komunistak euren kontra altxa ziren Madrilen gerra amaitu baina egun bat lehenago. Señera-n (Valentzia) zegoen orduan Salvador. Handik hurbil zeuden Utiel, Buñol era Requenako eskuadrilak ere altxa zirela jakin zutenean, gaueko hamabietan, hegazkinetako metrailadoreak erabilezin bihurtu eta badaezpada ere hanka egin zutela kontatzen du. Bertan geratuz gero, erailak izango zirenaren susmoa dauka. Señerako komunistak ez ziren altxa azkenean eta, gainontzekoek ere, amore eman zuten segituan.
Dokumentuaren akzioak