Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskola, irakaslearen bizileku

Eskolako maistra. Eskolak sukaldetxo bat zuen eta goian gela. Maistra bertan bizi zen. Ikasle batzuek ere bertan bazkaltzen zuten noizean behin.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta eskolan zuen maistria euskalduna izango zan...
- Euskalduna, euskaldun-euskalduna zan. Lehenengo zan horixe, Purificación Iturrioz, ta gero zan eibartar bat. Etorri zan Isabel Gabilondo. Bai, ba… ez dakit… oiñ horrek ya… horrek Kalbetoi kalian denda bat euki eben, Gabilondo, baiña oiñ… Antxiñako gauzak. Ta gero, hori… hemen ein zittuen urte mordoska bat eta juen zan Reinosara. Ta gero atzetik etorri zien beste batzuk eta, bueno, ixa ahaztu be ein jataz, baiña harek urte mordua eiñ eban. Ta gero eskoliek eukan sukaldetxo bat eta goixan habitaziño bat, ezta? Ta bertan bizi izan zien! Bai, beran ahizta edo beran zeoze etortzen zan ta hantxe jan ta… Ta hemendik zelan urriñ e(g)uan, badakizu, guretik Agiñara… Txokolate ontza bat janda be, ba, […] eguardixan […], baiña hobeto [...] ta nik eta beste batzuk jaten genduan bertan, bazkaltzen genduan, bai, jeneralmente. Beti ez, baiña jeneralmente. Eta bertan bazkaltzen genduan ta, ba, gero segi.

Dokumentuaren akzioak