Gerrako frontea; familiaren bizimodua erabat aldatuta
Ama, Arrateko Muritzaberri baserrikoa. Gerra zibila zelan bizi izan zuten baserrian. Taloa nola egiten zuten. Hegazkin asko pasatzen ziren eta hasieran beldur pixka bat. Hegazkin bati "Abuelo" esaten zioten egiten zuen zaratarengatik; bonbak jaurtitzen zituen.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Ta gero, gure ama, Arraten Muitza-barrikua, ez dakit dakizun Arraten… horrek Aldazabalok… bai, hangotxia. Eta, klaro, han ezin egon, ba, Arratetik… ta harek familixa guztia hona etorri zien, gurera. Eta gu familixa bi egon giñan hementxe. Ta hau bentaniau [gendun] koltxoia ipiñitta, eske balak etortzen zien! Bai, ba, eske [hurrian] e(g)uan ta balak etortzen zien. Gu hamentxe, talua jan ta isi-isi-isilik!
- Larri, orduan?
- Bai, bai, bai, bai… larri! Enee!
- Baiña, larri… bildurra edo gosia edo…
- Lehelengo billurra, gero… Ez, goserik ez gendun euki Jainkuari eskerrak! Ez, ez… Garixek entregauta tokau zan. Nik ez dakit ba, [zela] sekula ez ta aiuntamentuak entregau eragin zittun garixak aurrerago e? Erun zien garixok eta kitto. Ta gero gerriorrek urten, baiña artua bageunken e? Orduan… oiñ ez da hartzen, baiña orduen arto pillia hartzen zan! Asko! Ta hemen geunken beheko sua, geunken lehen, gero kendu genduan baiña… Ta gure tia, nere tia bat, soltera bat, oso talo-erretaille ona zan, e! Eitten zittun talo batzuk…!. Lehelengo, zuk ez dozu jakingo baiña, paria izeten da ta paran ipiñi [bueltan] ta gero treberia esaten jakon holan, [hau] treberan ta “sssss” holakotxe [… botillek?] lakotxiek e! Ba jan gendun talotan…! Maria santisima! Goixien, eguardixen ta gabien! Ta eguardixen ta gabien nik ondo, goixekuek emoten (z)ostan “ño!” atzerakadatxue baiña eguerdikue ta gabekue ondo. Goserik ez genduan euki e! Goixekue beti [kafetesne?…] ta “ño!” astuna begittantzen jatan! Baiña, bueno! Pasau zan ha be! Goserik ez e! Ez, ez, ez, ez… ez gendun euki goserik. Eta gero, badakizu, familixa haundixak eta hainbeste jente ta gure tio zanak, hemen… Aldazabalen ta aittittak, “Artua topau bihar juat, gastau ein bihar [jakuzak] eta!”. Juen zan horra Bariñako etxe batera, eta ekarri zeban beste arto pilla bat, asieske, ondo… Bai, bai, bai… Ondo egon giñan, e?
- Bildurra pixkat, baiña…
- Bai. Gero etortzen zien abioiek be, “abuelo” esaten jakon bat… “Abuelo” esaten [notsan nik], ipiñitta izena aeroplano bati ta…
- Ta zegaittik?
- Ba, “raun, raun, raun… raun, raun, raun… raun, raun, raun… raun, raun, raun… !” [Horixe] martxiau ekartzen eban ta harek bonbak batien, bestien bestiak jo-ta botatzen zittuen ta… “ño!”, kezkia emoten eban e! Baiña…! Ta holan pasau gendun gerratia!. Ta gero etorri zan azkena ta […] milizianuek […] zien batzuk, e? Talua [jatera…] ta emoten jakuen talua ta esnia ta… batzuri ta… gero hemendik jun bihar zanian, haxe zan egun txarra.
Dokumentuaren akzioak