Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abere-hiltzea: txorizoak, urdaia, zezina...

Urtero txerria hazten zuten baserrian. Txahala hiltzen zen auzokoekin erdibana eta gero zezina prestatu. Txerria hiltzen zenean txorizoa eta odolosteak, solomoa... egiten ziren. Azalpen zehatzak gai honen inguruan.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Ta txarririk be ez zan faltako…
- Txarrixa bai, txarrixa etxerako beti. Hori bai. Gabon inguruen txarrixa hiltzen genduen. Hori beti e! Hori beti ikusi dot etxien. Ta gero zera be eitten zan, zezeñia, orduan. Zezeñia. Zezeñia da, ba, txahala edo behixa, bi lagunek edo, bi [auzok] … erdibana eitten zan, osorik ez, ezta? Baiña hori da okelia, gatz emon, ta gatzittutakua. Zezeñia ez dozu sekula jan e? Ez, e? Ba, zezeñia oiñ ya zera da, e? Pixkat famaua da… Bai. Nik ez dot nahi neuk, e! […] janda ga(g)oz ta, baiña… Hori, gatza emon ta, ez dakit zenbat egunera, buelta emoten jakon, barriro gatza emon eta hartzen eban gatza ta gero hori, ba, urte guztian eukitzen zendun. Ta urdeixa iguala e? Txarrixa hiltzen zanian be, ba, txarrixa hildakuan, barrukuek eta horrek bai, ezta? Baiña eitten zan txorixo, odolostiak, eta zerak… solomuak eta horrek. Baiña txarra izaten zan, ba, kalien be zerak, senidiek eta, danak partiziño demoniua eukitzen genduan! Erun ein bihar! Onenak eruan bihar sarrittan! Ta txarrixek… zerak… urdaixek, “puestak” esaten jakon, ta harek be danak gatzez ein bihar izaten zian. Bi edo hiru egun euki, ta barriro buelta emon, ta gatz… barriro. Ta gero [ipiñi] harri haundi batzuk gaiñian, ta gatza hartzen eben, ta gero behin gatza hartutakuen, urte guztien harek kitto. Harek ez zien galtzen. Ta jateko gozuek. Bueno, klaro, pixkat gatza eukitzen eben ta, ba, pixkat beratu edo… hori ein bihar. Ta zezeñiak be horixe eukan e? Zezeñiak be, zelan gatza eukitzen eban, babak […] orduan baiño.
- Zelan?
- Eske, zezeñiak gatza eukitzen eban, ta beratu ondo eitten ez badozu, babak gazixegi eitten zittuen. [Ta egosteko pixkat], baiña… Ha jaten zan orduan ta kitto.
- Ta esan dozu, aldamenekoren batekin eitten zala erdibana…?
- Bai, bai, bai, bai, erdibana eitten zan. Ta haundixe bazan, igual hiruk be. Klaro.
- Baiña ze eitten zan, behi osua zatittu ta dana gatzetan ipiñi?
- Bai, bai, bai, osua. Dana, bai. Zezeñia horixe da. Eske orduan zelan konserbauko zendun? Orduan ez ze(g)uen konjeladorerik eta frigorifikorik e! Derrigor! Horrek ez dauke bueltarik. Ta oiñ ez dakit nun egoten dala esaten daben zezeñiori. Baiña ez dakit nik… Nik… zezeñiagaittik ez dosta inporta, nahixago dot nik freskua, garbi esanda. Ta oiñ, oingo kamarak eta… bueno…! Baiña orduen ez ze(g)uan, bai? Ta orduen biher zan gatza edo… zera, gatza emon ta… bai, gatza emon biher. Bestela […] galduta e(g)uen.

Dokumentuaren akzioak