Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

II. Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko erabakia; batzarra udalean

II. Errepublika aldarrikatu zeneko kontuak. Udaletxean bildu zirenak zinegotzi aukeratu berriak izan ziren. Alejandro Telleria izendatu zuten orduan alkate. Timoteo Zubiate ere joan zen, aurreko alkatea. Telefono deiak egin zituzten alde guztietara eta inon ez zegoen aldarrikapenik eginda. Beldurra sartu zitzaien. Toribio Etxebarriak kanpora ihes egin beharko zutela esaten zuen. Abertzaleak ikurrina ipintzeko asmoarekin joan omen ziren udaletxera, baina ez zitzaien hori egiten utzi. "Pacto de San Sebastián".


Dokumentuaren akzioak