Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Maltzaga, Matsaria, Barrena zaharra eta beste presa askotan igerian

Umetako kontuak; Maltzaga, Matsaria, Barrena zaharra eta beste presa askotan igerian.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Kontauko deskuzue zelan ibiltzen ziñazien zuek igarixan ta nun ta…
- Agustin: Nun?
- Bartolo: Ahal dan lekuan! Ura, potzua zeuan lekuan!
- A.: Eibarren, esango detsut, ba, bakotxak, batzuk , igarixan ondo ta jakiñian zertzen dabenak Maltzagara faten zian.
- B.: Maltzagara igarira, Maltzaga zuan zerori.
- A.: Ta Maltzagako trenbidako zeretik eitten eben salto be. Baiña…
- B.: Trenbidako barandatik batzuek! Beste batzuek pillarretikan, pillarren ertzetik…
- Baiña hor alturia egongo zan, ez?
- A.: Bai, ya lo creo!
- B.: Asko egon bihar…
- A.: Balientia izan bihar zan handik salto eitteko!
- B.: Gaiñera, barandatik salto eitten zebenak , pillarrak holan jeukan, ba, barandia hemen, ta hau be pasau ein bihar uretara juateko.
- A.: Ostian, hurrao ibiltzeko, Txontan zan presia. Txontako presia izaten zan. Txontan euan presa bat. Haintxe eitten genduan beste kuadrilla batek. Ta beste batzuk…
- B.: Matsarixan be bai!
- A.: Matsarixan be bai! Ta baitta oin Gabilondok taillarra dakan lekuan be…
- B.: Han, Barrena…
- A.: Barrena Zaharra. Presia euan, ba, han.
- B.: Han errotia euan han! Ta errotarako presan.
- A.: Haintxe. Ostian…
- B.: Ta zerian be bai, presa-gaiña esaten jakon lekuan…
- A.: Baitta!
- B.: Otolaerdiko basarrixan aurrian be bai…! Haintxe daok presia ondiokan. Apurtuta! Baiña presia han daok ! Eregixa ein erdixan ta presia apurtu barik, total kendu barik daok. Han be bai. Ta zerian be bai, hemen, oin hotela daon aurrian be presia euan, ba, hona 'Cacho'nerako...

Dokumentuaren akzioak