Juanito Gisasola musikariarekin abesbatzan, orfeoian...
Felisa irakaslearekin ikasi zuen musika gehien. Juanito Gisasolaren eragin handia izan zuen. Abesbatza, orfeoia, eibartarrak abesbatza... denetan parte hartu zuen. Hamabost urte zituela Donostiara joan zen kontzertu batera osaba Juanitorekin. Donostiako Casinora joan eta lehenengo aldiz orkestra bat entzutzea zoragarria izan zen. Bustinduy eibartarrak zuzendu zuen orkestra. Bethovenen lehenengo sinfonia entzun zuen.
Dokumentuaren akzioak