Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txomin Martinez, damaskinatzaileen artean maisua

Txomin Martínez damaskinatzailea oso ona zen. Dunisik bere azkenengo sasoian ezagutu zuen, eta hala ere oso ona iruditu zitzaion: proportzioak gordetzeko maisutasuna, marrazkia, egindako lanen kalitatea, eta abar. Azkar lan egiten zuen, eta ondo. Cayetano Kareaga ez zuen lanean ezagutu. Dunisiren ama ere damaskinatzailea izan zen (Cayetanorekin batera lan egin zuen eta oso ona zela esaten zuen beti). Eibarren gauza arrunta zen emakumea damaskinatzailea izatea, baita lantegietan beste zeregin batzuetan aritzea ere. Frantzian asko saltzen zen damaskinatua.


Dokumentuaren akzioak