Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Damaskinatuaren beherakada

Damaskinatuaren beherakada. Dunisik 24 urterekin laga zuen damaskinatua; ordurako beherakada igartzen zen. "Grabado de metales" ikasten hasi zen orduan, Txomin Martinezek aholkatuta.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Noiz hasi zan damaskinaua beherutz?
- Ba, nik naukazen hogeta bost urte-edo laga netsanian damaskinauari. Hogeta lau…? Hogeta lau. Ya ikusten zan ya beherutz zeuala, ta Txomiñek esan jestan: “Hi, lagaixok damiskinauari, porke hortik ez dakak ezer”.
- Serafin: “Hortik ez dakak bizimodurik”.
- “Ta hasi hari bestia ikasten”, hau, “grabado de metales”. Halaxek hasi nitzuan, berak esanda hasi nitzuan. Ta ona izan zuan esatia, porke harek eingo juan, ein leikian “Bueno, hau… Ni aprobetxau eingo nok honekin ta bestia ta… ein deixala berak nahi dabena”, ezta? Baiña haxe esan jestan: “Lagaixok honi ta ekixok bestiari, bestela…”.
- S.: Ikusten juan orduan gainbehera zoiala…
- Bai, ikusten juan beherutz zoiala. Bai, bai.
- S.: Gainbehera zetorrela.
- Hori zan gitxi gorabehera berrogeita hamabost inguruan?
- Bai. Bai…
- S.: Bai…
- Bai, egon nitzuan…
- Hirurogei…
- Bai.
- S.: 13-14 urtekin hasi bahitzan eskolan…
- “En el cincuenta y cuatro” edo… bai, hortxe.

Dokumentuaren akzioak