Damaskinatutik grabatura
Damaskinatutik grabatura pasatu zen, Paulino Larrañagarekin. Ez zitzaion batere kostatu bertara egitea. Bi langintzak oso desberdinak direla dio, nahiz eta marrazketan oinarritu.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta zu gero damaskinautik grabaura juan ziñan?
- Bai, grabaura, Paulinokin, Paulino Larrañagakin.
- Eta asko kostau jatzun aldatzia edo…?
- Ez, segiduan jarri nitzuan, segiduan.
- Serafin: Hau dan artistiakin…
- Denpora gutxixan jarri nitzuan, bai. Ekarri juen grabadore bat Madrittik ta ez jakuen gustau ta neri deittu jestan, “Hi, hasi hari […]”.
- S.: Paulino ta Bidarte zittuan, ezta?
- Paulino ta Bidarte zittuazen, bai. Ta halaxek hasi nitzuan ta segiduan jarri nitzuan, bai. - Oso diferentia da?
- Diferentia konpletamente. Diferentia dok, baiña dibujua dok dana ta…
- Orduan fitxajiak egoten ziran taillar batetik bestera ta Madrilletik bat ekarri ta…
- S.: Madrittik zela ekarri leike grabadore bat hemen hainbeste…?
- Ez jeuan hamen…
- S.: Ez jeuan?
- Ez jeuan!
- S.: Ez, e?
-[…korik], Kareagan taillarra ta haxe, Paulinona, besterik ez jeuan. Ta gero beste… Prieto…
- S.: Gubilistak…
- Bai, ta Prieto, taillarra jekan Alfa onduan.
- S.: Eta honek… zela zuan… [“Rubitas”] edo esaten etsen bat… zela zuan? Txiki-txiki bat, lehen Paseo San Andresen ekan honek…
- A! “Rubito”! Baiña hori [burilistia] zuan! Burilistia. Bai.
- S.: A! Ya, ya…
- Ta beste […] grabauan eitten zebana, hau, Gregorio Mugerza nere maixu izandakuan semia. […] eitten juan harek, baiña taillarra [esateko] zuan Kareagana ta Paulinona.
- Esan dozu gaiñera, taillar gehixenetan ez zala dana eitten, ez? Prozeso osua damaskinauana ta grabauana ta, gehixenetan…
- Bueno, guk dana eitten genduan guk taillarrian. Dana. Beste batzuek ez; kanpuan pikau edo, zera, perleaua be kanpuan eitten juen. Baiña guk dana eitten genduan, dana eitten genduan. Ta eitten genduan, gaiñera, pieza guztiak eitten genduazen desberdiñak, e? Danak. Porke taillarretan eitten juen, ba, igual hamabost edo hamabi pieza bardiñak, ezta? Ta guk eitten genduazen danak… gaiñera, norberan kontura, e? Dibujua noberak etaratzen juan.
- Hori zelan eitten zan? Ez zekazuen iñungo modelorik edo dibujorik edo…?
- Ez, ez. Bueno, lehen ikasittako dibujuetan ta, ez dakik?
- S.: Duniren dibujo batzuek badagozak hor libururen batian, Dunixio Muruaren… lagata edo… lagatako muestra batzuek. Halako…
- Gero batzuek eukitzen juen, holan, mahai onduan, papel bat dibujuekin. E? Momentuan, ba, igual ez zuan gogoratzen ezer ta ikusi ta haretxekin… Artxibo bezela, ba…
- S.: Artxibua. Artxiborik onena ganbaran egongo zuan, baiña!
- Ganbaria zuan. Txomiñena zuan ganbara bat… joe…! Ha zuan ona!
- Eta hor bazeren motibo exotikuak-eta askotan, ez? Ba egipziuak eta…
- Gutxi.
- Zuek ez?
- Bai, gehixena zuan renazimentua zuan gehixena, arabia edo renazimentua. Ta zeguazen espezialistak, arabia eitten nere tio zuan ona, arabian…
S.: Hire tio?
- Bai.
- S.: Sarasketa.
- Esaten juan Kareagak, berak ikusi zebanik onena zuan, dibujo arabian.
Dokumentuaren akzioak