Urrea lantzeko teknika
Urrea nola lantzen zen: lingotea erosi (Donostian, Madrilen, Bilbon), laminatu, barrak egin eta ondoren trefiladorearekin, haria egiten zen (7,5 zentesima finena).
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Zelan lortzen zenduen materixala-edo? Zure aittak nun lortzen zeban urria? Edo zer prozesu zekan horrek?
- Hori, ba, erosten genduan... lingotiak izaten ziran. Eta zeguazen lingotiak, ba, 250 gramo, kilua, 500 gramokuak... Ta neri akordatzen jata gehixen erosten zebela Donostian. Eguan bat urria afinau eta lingotiak ein. Madriden be baeguan, Madriden, eta ondiok segitzen dau. Baiña jeneralian gure aittak, nere akorduz, hor erosten zeben, Donostian. Ni juaten nitzan. Eta gero, ya, pixkat martxan hasi gintzazenian Bilbon be bai. Bilbon be baeguan etxe bat, `Polispania´-edo zan orduan (gero `Indumetal´ek hartu eban). Hor jardutzen genduan; neu juaten nitzan erostera.
- Zelakuak ziran?
- Lingotiak. Ba, txokolatian ontzian tamañokuak batzuk eta beste batzuk luzetxuauak. Eta gero, ba, hasten gintzazen, ba, laminatzen. Laminatzen. Eta harixa eitteko fundidu eta barrak etaratzen genduzen: barrak etara eta, ba, trefiladorian pasau. Bai!
- Eta hor trefiladoran pasauta, zer lortzen zenduen, harixa?
- Harixa; trefiladoretan harixa. Harixa izaten zan damaskinaurako, mehiena, 7 zentesima t’erdi, 7 zentesima t’erdi. Ta txapia, esaten zebena, harek zentesima bat inguru eukitzen eban. Ta gero, ba, izaten zan, bihar hobia eittia nahi bazan, txapia lodixaua, harixa be loditxuaua... Bai ba, zenbat eta lodixaua sartu karestiau urtetzen eban gauziak, baiña hobia. Hobeto, hobeto!
Dokumentuaren akzioak