Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zelako urrea erabiltzen zuten

Erabiltzen zuten urrearen kalitatea: 24 kilatekoa urre gorria zen; 18 kilatekoa urre berdea zen. Zilarrarekin ere lan egiten zuten. Erliebean ere lan egiten zuten. Damaskinatutako piezak Ameriketara bidaltzen hasi zirenean, itsasoan ugartu egiten ziren; ondorioz, barniza ematen hasi behar izan ziren.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta urre klasiak zeren?
- 24 kilatekua. 24 kilate, fin-fin-fiña. Gero zidarra be [izaten] zan. Zidarra merkiaua beti, askogaittik gaiñera. Baiña zidarrian perleaua-eta eitten eben. Eta zidar hau izaten zan ikasten, damaskinau-eskolan ikasteko, alumnuak urriakin ein barik, zidarrakin eitten eben dana. Zidarra be prozeso iguala.
- Eta zeuek be zidarrakin...
- Bai, bai. Zidarra ta urria. Bai. Ta gero, 18ko urria eitten genduan, txapak. Harek [izaten] ziran inizialak —“efia” eta— inizialak eitteko. Eta eskopeteri be sartzen zetsen, igual, eskopeta onari, ba, inizialak, edo kañoiari “uno” ta “dos” ta hori....
- Horretarako 18 kilateko urria.
- 18 kilatekua hor asuntuan. Ostian, damaskinaurako dana fiña, 24kua.
- Hobia da?
- Maleabliaua, bigunaua, eta puru-puru-purua. Bai, puru-purua.
- Eurak damaskinadoriak esaten dabe, urre berdia eta urre gorrixa.
- A bai! Urre berdia ta gorrixa. Urre gorrixa zan, ba, fin-fiña, urria bakarrik. Eta urre berdiari zidarra nahastatzen zetsaun. Ahaztuta dakat oin ze…
- Proporziñua.
- Bai, proporziñua ez dakit zenbat zan; 20% edo ez dakit zenbat zan, zidarra sartu, eta urtetzen eban urre berdia. Distingitzeko.
- Zetarako erabiltzen zan hori?
- Ba, distingitzeko, damaskinauan, ba, distingitzeko. Pintturan [izaten] dan moduan pixkat gorrixa ta horixa, pixkat distingitzeko. Ba hor be eitten eben, ba, urre gorrixa eta urre berdia sartu, figuriari zertzeko.
- Animalixian parteren bat edo...
- Bai, bai. Edo bertan zerian. Gero reliebia eguan. Reliebia izaten zan alanbria. Alanbria, ba, 7 dezima inguruko alanbria, milimetrua baiño mehiaua. Eta harekin eitten zittuen reliebian. Ha ya zan kategorixa haundixa. Animalixak, zuk esan dozuna, animalixeri korputza ta arpegixa ta honek zerak, reliebian. Ta eskopetan be askotan sartzen eben reliebia inizialak-eta eitteko, reliebiakin, urre fiñakin.
- Guzti hori eitteko prezisiño asko biharko zenduen, ez?
- Ez! Hilerak zian, diamantezko hilerak izaten dia. Eta hantxe pasau. Bai. Eta norberak nahi eban medidara. Ta baitta damaskinadoriak eurak eukitzen zittuen hilerak —oseake, terrajia esaten etsen eurak—, burdiñazkua. Ta, igual, eruaten eben, ba, horixe, “cero-ochenta”kua edo, alanbria. Ta gero eurak ipintzen eben eurak nahi eben medidara. Porke, por ejenplo, animalixiari hankak-eta mehiauak dia, ta eurak ipintzen eben, ba, “cuarenta”ra-edo jatsi, ta “cuarenta”kuakin ein. Ta korputza, ba, lodixaua, ta… bai.
- Zuek saldu beti...?
- “En bruto”. Bueno, einda. Zera, txapia ta harixa, holaxe. Beti hori.
- Baiña harixa beti klase bat.
- Eskatzen zebena; eskatzen zebena. Mehiena izaten zan 7 zentesima t’erdi. Hortik gora nahi ebena. Gero eguan, pixkat hori be loditxuaua, harixa. Ba, hobia nahi bazan eittia, harixa be lodixaua sartu. Gero hasi zian hamen damaskinadoriak zerera bialtzen, Ameriketara, damaskinaua. Ta azeptaziño ona euki eban. Gustau eitten zan ta joño. Baiña Ameriketan eitten jakuen, ba, hau, itsasuan pasatzeruzkuan, salitriak-eta, zelan plantillia burdiñazkua dan, uhartu eitten jakue. Ta gero ya hasi zian, ba, joño, ba, parnizakin, zertu ta gero, parnizau, ta gauzak ein. Ez dakizu? Durau deixan urriak. Ta horrek Toledon-ta, hori, ondo konsegidu dittue horrek gauzok.

Dokumentuaren akzioak