Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Urre-lantegirako makinak nondik ekarri zituzten

Makinen inguruko azalpenak. Behar zuten makina bat Frantziatik nola ekarri zuten kontatzen du. Beste makina batzuk Kataluniatik ekarri zituzten.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Oindiok han dao, haxe laminadoria dao oindiok.
- Osea ke historixia daka.
- Motorra ipinitta. Gero zilindruak be ya… rektifikau. Sarrittan eitten genduzen, rektifikau. Sarrittan rektifikatzen genduzen, egon deixen brillante ta ondo. Ta gero, ba, beste makiña bat nahi genduan, ta bagenkigun nun saltzen zittuen: Parisen. [Alfred Oliot] edo zan fabrikia. Baiña ekarri ezin; orduan ez eguan permisorik! Ta hamengo industrial batek esan eskun, “joño, neuk kontrabandista batzuk ezautzen jittuat nik Hendaian, ta ekarri leikek”. “Bai?” ta “bai”. Pagau genduzen holaxek —Hendaiakuari pagau gentsaun— ta makiñia ta dana ekarri eben. Ta gero, ba, astuan pasau eben errekatik. Baiña pasatzen dagozela errekatik, kajaren bat jausi jakuen. Desmontauta makiñia, e? Makiñia desmontauta. Ta kajaren bat jausi ein jakuen, itxuria, errekara. Ta guri ekarri zeskuen, ta ene! Makiñia bai, baiña pieza mordua falta. Ta esan eskuen: “ba errekan jausi jakuk kajia!”, ta “jakin leikek zer piezatzu falta dian?”. Ta orduan be —badakit nik— afizionaua fotografixara, ta zer ein neban? Makiña guztia, osea, pieza guzti-guztiak ipini, izara zuri bat atzian, ta fotografixak etara! Bialdu genduzen horra fabrikara ta ekarri zeben falta ziran pieza danak. Ta montau genduan ta hor dao ha makiñia be. Esan netsan Aitorri: “Honek historixia daka, honek makiñionek”. Bai. Gero beste makiña batzuk erosi genduzen Kataluñan. Harek ya barrixauak dia, baiña.
- Horrek makiñok ze zian, espezialak urria-ta lantzeko? Edo ez, beste gauza batzuetarako be erabiltzen zian ta…?
- Nik uste dot beste [batzuetarako] be erabiliko zittuela, baiña zian, ba, klaro, urriantzako haretxek zittuan. Haretxek eitten zittuan. Zilindruak, ba, txikixak dia, zilindro txikixak, baiña beti ondo egon bihar zian. Ta sarrittan rektifikatzen genduzen, porke, badakizu, galtzairuari be zikiña jausi jakola ta pixkat porua edo zulua edo zikiña, ta beti leku batetik pasatzen be —beti denporiakin, badakizu— desgastia eitten zan. Ta ya ez zeban ondo... pixkat zuluekin-ta etaratzen eban txapia. Ta txapia be bihar zan poro barik, ahal dala. Pororik bapez izan deixala. Ta hain mehia, ta pororik ezebe barik... Porke olixuakin pasatzen genduan. Olixua bota zertuta... ta olixuak berak be sarrittan inpurezia edo... Hori, gaiñera, garbitzen genduan, e, filtruekin-ta, baiña… beti. Hantxe dagoz horrek makiñok. Aitorrek dakaz. Ta lehengo baten be —azkenengo egon nitzanian— “makiñak?”, ta “han dakaraz”. Batzuk ez dake historixarik ezebez, ta esan eban: “honek igual neu geldittuko nok ta honek saldu be igual eingo jittuat ta arreglauko gaittuk” esan estan. Ta “bai, bai”. Baiña historixia dakenak hantxe daoz beste batzuk. Ta hori trefiladoraori be espresamente geuretako einda afizionau batek.
- Bai, eske kuriosua da, dalako oso gauza espeziala.
- Bai ba! Makiñak, trefiladorak, eguazen haundixak, baiña hori da trefiladora txiki bat; trefiladora txiki bat. Haundi baten modukua; igual-iguala miniaturan.
- Zuen biharra eitteko…
- Guretako zan fenomenua! Ta ostian ez genduan topatzen, orduan behintzat. Oin akaso egongo dia. Ez dakit. Baiña gu, orduan...

Dokumentuaren akzioak