Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Inguruan zegoen urre-lantegi bakarra, eurena

Urre-haria egiten zuen fabrika bakarra eurena zen; beste inon ez zegoen horrelakorik. Paristik ere Eibarrera etortzen ziren urre bila. Sekretuetako bat pazientzia zela dio. Urrea suberatu egiten zen.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Orduan zenbat fabrika zeren urre-harixa eitten zebenak?
- Iñor bez. Madriden eguan bat: “Sociedad Española de Metales Preciosos”. Oin be badao. Ta hor fransesak zian. Baiña ez eben konsegitzen txapia eittia. Ez! Ta proponidu be ein zeskuen guri bertara juan, Madridera, ta eurori erakutsi ofiziua. Ta esan genduan: “eurori erakusten badou ofiziua, akabo!”. Ostian zian poderosuak eta zera. Eta ezetz. Eta ibili zian, baiña, konsegitzen ein zittuen ahalegin guztiak. Ta hamen Eibarren be bai, damaskinadorieri-ta zertu, aber zelan eitten zan-ta, preguntatzen ibili zian. Bai. Aber zekixen zelan eitten zan, ta... Geuk be euki dou pixkat sekretu moduan, “de familia”. Euki genduan geure tranpillia eta gauzak. Baiña oin ya eitten dabe, ta beste metodo batzuk eitten dittue oin. “Panes de oro” eitten dian moduan —“Panes de oro”, zerakin jota, “bum-bum-bum”—, ba holaxe. Ta eitten dabe urria mehe-mehe-mehia. Gero damaskinaua be halakotxia dao.
- Lehen orduan zuek zekazuen patentia.
- Bai, geuk! Ta danera etortzen zian. Parisen be baeguazen damaskinadore bi-edo, baeguazen. Harek be etorten zian bakotxian eruaten eben urria hara.
- Eta sekretua zein zan?
- Bat pazienzia! Bat pazienzia zan. Porke batzuk pentsatzen eben dana automatikua zala; bai, ba, makiña automatikua. Ta ez! Pazienzia. Ta gero, suberatu be urria eitten genduan guk, zerian, lanparilla alkoholezkuetan suberatu. Gero pasadia emoteko. Pasadia emoten gogortu eitten zan ba “krrrraaa”, ta bigarrena ezin zeikian emon. Pasadatik pasadara suberatu ; “recocer” esaten zana. Ta harixa be igual. Harixa be, ba, pare bat bidar-edo suberatu. Gero, zerian sartzeko be, damaskinaua eitteko be suberatu ta urria bigun-bigun-biguna bialdu bihar zan.
- A, eurak etxian...
- Bai, sartzeko. Baiña hori geuk suberatuta emoten gentsen. Ya dan moduan, amaittuta, bigun-bigun, sartu deixen. Bestela gogorra gelditzen zan. Ta berdia gogorraua. Zidarra zelan zekan nahastauta, ha gogorra gelditzen zan, gogorraua.
- Orduan, esaten dozu, Madriden zeuala hau, “Sociedad Española de Metales”. Eta inguruan?
- Hamen, hamen eguan beste bat urria saltzen ebana, baiña harek be lingotian eta zerian. Ta baitta laminau be eitten eben, baiña lodira. Osea ke, dentistentzako-ta, ba, eitten eben. Dentistentzako-ta eitten eben. Hamentxe. Beste bat eguan `Polispania´; gero `Indumetal´ek hartu eban. Oin ez dakit segiduko daben. Oin be segiduko dau.
- Baiña lodixagua.
- Bai, bai. Lodixa, lodixa. Harek, gaiñera, interesau be ez, e! Gaiñera, halako fabrikantientzako-ta ez zan.... Hamen eguan…
- Merkatua.
- Ez zan. Baiña horrek eken terkadadia. Itxuria hor injenierua eguan bat fransesa. Ta han esaten etsen: “¡Pero cómo! Si aquellos hacen, aquí podemos hacer”. Ta ibili zian, baiña, bueno! Ta gero, gerra aurrian ipini eban beste batek, Ordoño. Ordoño. Zuek ez dozue ezautuko, baiña bertan, taillarra guk zekaun lekuan —hartu genduan lekuan azkenengo—, hantxe azpixan. Bai. Larreategikin sozio. Larreategikin sozio ipini eben. Ta eitten eben. Baiña ez dakit nik ze... Ez eban resultau. Gero laga ein eben eta zeramikia ipini eben, ya zeramikiakin jardun eben.
- Ez zan izango bardin-bardiña, orduan.
- Ez. Ez dakit nik. Ta makiñak, makiña bi-edo ekazen ta geuk hartu gentsen, baiña makiñak be eskasak zian ta harek ya txatarretara-edo juan zian harek. Ez genduan zertu. Bai. Ordoño.

Dokumentuaren akzioak