Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Urrea lantzeko makinak

Inoiz ez zuten jakin aitonak zelan eta zergatik ikasi zuen ogibidea. Makinak eta laminadorak eskuz egindakoak ziren, egurrezkoak.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Orduan ez dakizu, hain lan fiña eta espeziala izanda, aittittak zelan ikasi zeban? - Ni idea! Horixe sekula, sekula ez dou zertu. Porke, gaiñera, orduan ez zeguan… Egurrezko makiñak ziana bai, harixa eitteko egurrezko makiña bat. “Brrrr” eskuakin pasau, banaka-banaka... Igual, ba, orduan, gaiñera, asko [bihar] be ez zan izango ta. Eskuakin. Ta laminadorak be, laminadorak, hori bai. Eskuakin, motorrik, indarrik ez eguan eta, zerakin. Ta laminadorak eitten zittuan Eibarren, Bollain? Zerian, Paseo San Andresen ekan taillarra. Harek guria kopixau, hori, Franzia… eitten zittuan. Baiña harek eitten eban gehixen be dentistentzako-ta. Dentistak be, badakizu, urria, zera eitteko ta. Ta harek asko saltzen eban; hor, gaiñera, hor, behe aldera, asko. Horrek laminadorok asko saltzen zittuan. Bai. Bollainek eitten zittuan. Baiña harek be ez eban etara guretako modukorik. Guk iñoiz esan berari “Oye, ¿por qué no nos haces unos cilindros, o esto y tal?” baiña ez zeban ha... Ta hasieran rektifikatzera be zerara bialtzen genduzen, Parisera, guk. Bai, holaxe. Bateron bat etortzen bazan fransesa-edo hona, emon berari, solte, zilindro bixak —zilindro bi zian—. Ta gero hona ekartzen zittuen. Ta oin azkenengo —ya Eibarrek be asko mekanikamente…—, azkenengo, beti hamen eitten zeskuen. “Ebec”, Berrizen? Haretxek eitten zeskuen ta ondo, ondo. Rektifikau kanpuan baiño hobeto ixa. Gaiñera geuk nahi genduan moduan. Eurak esaten eskuen: “fiñaua nahi dozue? latzagua? bestia?”. Ta hartu genduan tranpia, ta beti bardin-bardin.

Dokumentuaren akzioak