Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Urre erosleak damaskinatzaileak izaten ziren

Urrea erostera damaskinatzaileak joaten ziren. Normalean liburu batean apuntatzen zen erositakoa eta hilaren azkenean ordaintzen zuten. Hondarrak bueltan eramaten zituzten. Lantegiko giroa oso ona izaten zen; beti zegoen erosleren bat.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Zeiñek erabiltzen zeban urria? Grabadoriak? Damaskinadorak?
- Bai.
- Baiña eurak etortzen zian?
- Eurak taillarrera juaten zian. Eurak etortzen ziran taillarrera, hamenguak. Hamenguak etortzen ziran taillarrera. Izaten zan, gaiñera, jeneralian: eruaten eben, ta pagau hillan azkenian. Edo beste batzuk, gure aittak-eta esaten eben: “zeuek nahi dozuenian”. Iñoiz —honek, Txomin Martinez-eta akordatzen jata neri— liburu txiki bat —liburua— eta hantxe apuntatzen zan: “día tal, tantos gramos, tantas pesetas”. Ta gero pagatzen eben hantxe liburuan; pagau, gero, eureri komeni jakuenian pagatzen eben. Holaxe zan paguori. Barriz, Toledokueri-ta, zerera, korriotik. “Objeto asegurado” bialtzen genduan dana, ta horrekin letria. Horreri bai, baiña horreri be erreztasunak bastante emonda. Erreztasunak bai. Beti suertatzen zan bat jaten zebana, baiña... Arriskuan beti dao gauzia ta.
- Baiña orduan normala izango zan hori.
- Harek ez, fiñak zian! Ez, baiña gero ya…
- Normala diñot hori, ba, fiatzia!
- A, ba-ba-bai. Ta hamengueri, hamengueri eurak nahi ebenian, jeneralian. Baiña jeneralian eitten eben hillan azkenian. Ta, kontua pagatzeko, eitten eben desperdiziuak ekartzen zittuen —desperdiziuak, sobrautakua—; haren baloria deskontau, ta bestia pagatzen eben zerian.
- Orduan sobrak zueri buelta.
- Sobrak deskontau fakturatik.
- Zuek urtu eitten zenduen ta…?
- Bai, garbittu, aziduekin eta gauzekin garbittu, inpureza guztiak kendu, dana aziduetan, urtu, ta gero, ba, barrido barria ein eta ala! Han juaten zan!
- Baiña, normalian, taillarretan-eta, ez zan izango taillarreko uezaba urre billa zoiana, ez?
- Batzuk bai.
- Granujia edo…
- Bai, granujia edo ikasten zeguana edo. Granujia. Uezaba be bai; uezaba be bai. Ta neri akordatzen jata, hamen euki genduan taillarra, Bidebarrixetan —azkenengo Bidebarrixetan, gerraostian—; han ez zeguan ez takilla eta ezebez. Han sartzen zian danak taillarrera, ta gure aittak-eta barriketan ein lehelengo, ta bestia, ta... Danak han egoten zian tertulixan. Konfianza-konfianzakuak danak. Ta hantxe, tertulixan ein, ta ipuiñak eta bestia ta. Ta gero ya ipini genduan takillia ta gauzak, porke ya martxan hasi [gintzanian] jentia be asko egoten zan. Bai. Ya takillan ta zerian.

Dokumentuaren akzioak