Soraluzetik Eibarrera, Petra eta Mariarengana
Ez zuten inoiz garraiolari lanik egin, baina beraien Hotelean egoten ziren. Bazegoen Soraluzeko garraiolari ezagun bat; Turkua, hain zuzen. Egunez bere lanak egiten zituen eta larunbat gauetan bidaia espezial bat egiten zuen Eibarrera. Soraluzeko taberna batean egoten zen bidaia horretan apuntatzeko zerrenda. Petra eta Mariarengana joaten ziren denak. Bilbotik etortzen ziren neskak. Azterketa medikoak pasa behar izan zituzten. Mediku hauen ziurtagiriak eskura izaten zituzten ongi zeudela baieztatzeko.
Dokumentuaren akzioak