Alfaren hastapena eta bilakaera
1952an hasi zen Niceto Alfan lanean. Gerra aurreko urteetan pistolak ekoizten ziren Alfan baina, gerra ostean, josteko makinak egiten hasi ziren pistolak egiteko baimenik gabe geratu zirelako. 1920an sortu zen lantegia. Blas Etxeberria eta Toribio Etxeberria izan ziren promotore. Produkzioaren dibertsifikatzea etorri zen gerraostean: fundizioa eta mikrofusioa sortu ziren hartan. Josteko makinaz gain, produktu-mota desberdin ugari ekoitzi zituela kontatzen du. Lambretta-ren %41aren jabe zen Alfa. Amaieran, osorik bereganatu zuela kontatzen du. Blas Etxeberriak, "Banco San Sebastian"-eko zuzendaria zenak, ekonomikoki laguntzen zuen Alfa.
Dokumentuaren akzioak