Alfaren egitura 1950 inguruan; galdategiaren inaugurazioa
Alfako galdategia 1953an ireki zen. Alfa hiru zati handitan banatzen zen: josteko makina, galdategia eta mikrofusioa. Galdategia egin aurretik Elorrioko "La industrial cerrajera"tik eta Bidebarrieta kalean zegoen Irustatarren "Fundiciones Estrella"tik ekartzen ziren piezak. Galdategiaren inauguraziora (maiatzaren 30ean) Andreu obispoa joan zen. Hasieran josteko makinentzako piezak egiten zituzten, baina gerora kanporako ere egiten zituzten, batez ere kotxeentzat. Zer pieza gehiago egiten zituzten.
Dokumentuaren akzioak