Galdategiko prozesua II
Galdategiko prozesua azaltzen du, Alfako galdategiko argazki zaharren laguntzaz. Moldeatu; kaxak lotu; funditu; kaxak bueltan etortzen ziren, eta beste aldean "desmoldeua" egiten zen. Bibragailu bat zegoen; piezak parrila gainean laga eta harea azpiko zintara botatzen zuen. Piezak alde batetik eta harea bestetik, "tolbetara". Funditu eta gero, oraindik ezin da desmuntatu, baina bueltan bai (burdina gogortutakoan). Piezak garbitu egiten ziren (harea gelditzen da) "granalladora" batzuekin. Handik "rebarbaura" (bizar-kentzera) pasatzen ziren. Eskuz egiten zen. Handik kontrolera pasatzen ziren piezak. Gaizki irteten zirenak berriz kubilotera.
Dokumentuaren akzioak