Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Alfako galdategia; bi kubilote txandaka lanean

Alfako galdategiaren inguruko azalpenak. Kubilotean lau behargin gutxienez. Bi kubilote zeuden, txandaka lanean: egun batean bata eta hurrengoan bestea. Bero handiarekin burdina dilatatu egiten zen eta, hozterakoan, kubilotea zartatu. Hurrengo egunerako prest jartzeko, behargin bat barrura sartzen zen kubilotea "partxeatzera". Kubiloteak buelta guztian harri erregogorra ("refraktarixua") edukitzen zuen. Indukziozko labeetan (elektrikoetan) ez zen halakorik gertatzen, gau eta egun martxan egoten ziren eta. Labe bien funtzionamendua.

Dokumentuaren akzioak