Alfako galdategia; kubilotearen inguruko azalpenak
Alfako galdategiaren inguruko azalpenak. Kubilotea kokearekin berotzen zen eta gero pixkanaka botatzen ziren burdina lingoteak eta txarto irtendako piezak. Lingoteak 4-5 kilokoak. Eskuz betetzen zen kubilotea; dena goitik botatzen zen (burdina, kareharria...). Irteera bat zeukan zeparentzat ("eskorixiandako"). Nola ateratzen zen. Kubilotetik burdina urtua 200 kiloko koilara handietara; handik moldaketa kaxetara. Koilarak materia erregogorrarekin babestuta egoten ziren, burdinurtua ez hozteko. Kaxekin arazoren bat bazegoen, koilaratik bazter batera botatzen zen burdina. Bestela, lingote-ontzietara.
Dokumentuaren akzioak