Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Galdategian hiru lan mota; arropa eta babesgarriak; arriskuak

Alfako galdategiaren inguruko azalpenak. Behar oso gogorra zen. Hiru behargin mota: "moldeadoriak", "koladoriak" eta "desmoldeokuak". Desmoldekatze lana zen txarrenetakoa (zarata, hautsa...). Lanerako eskularruak, amantala, polainak (larruzko bereziak) eta botak erabiltzen zituzten. Belarriak babestekoekin eztabaida handia egon zen, zarata handiarekin lan egiten zuten eta. Kubilotearen arriskua: lantzean behin leherketa txikiren bat. Zepa ("eskorixia") nola ateratzen zen kubilotetik eta labe elektrikoetatik. Labe elektrikoetan askoz gutxiago egiten zen. Harria botatzen zen kubilotera, zepa batzeko.

Dokumentuaren akzioak