Kaletarrak baserrira gaztaina erreak jatera
Eibar inguruko mendi guztiak basoz beteta zeuden: gaztainak, pagoak... Gaztaina mordoa zituzten etxean. Gaztainak saltzen zituzten eta kaletarrak baserrira gaztaina erreak jatera joaten ziren.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Basuak egongo ziran edarrak.
- Bai. Lehen pagoz beteta eguazen honek danok!
- Zelakuak ziran lehengo mendixak?
- Dana pagua ta zera, gaztaiñia zeguan lehen dana! Hau Ubitxa aldia, danori, hasi hor kanpofubolian… badakizu nun daguan kanpofubola, hasi hor Kaskarraingua ta horrek… zinia badago ba? Hasi bai hor, e? Ta Urki, Galdaramiño… hori falda guztiori dana gaztaiñia zan. Gaztañia, e? Ta hamen oktubrian –gaztaiñia oktubrian heltzen da– holaxen egoten zian horrek. Gaztaiñia batzen? Zerekin hazitta gaozela pentsatzen dozu ba? Gaztaiñia ta esnia. Besterik ez genduan eukitzen ta! Ta gaztaiñia batzen zan gurian… Bueno! Gaztañadixak kristonak ekazen gaztaiñadixak, e! Ta gaztaiñak heltzen zianian, oskola? Gaztain-oskola badakizu zelakua dan. Ha heldutakuan zabaldu eitten da. Ta gu haga batekin, haga luzia, igo arboliari ta “di-da, di-da!” behera bota bat ta behian batu ta ganbarara. Zakua bete... Guk eitten genduan... holako altura baten gaztaiñak botatzen genduan, honen lokalonen… ba, bi bai behintzat! Ta honenbestian lodi bota gaztaiñia. Fijate zenbat gaztaiña egoten zan! Holako lokalak bi! Esajerau barik hori, e! Ez pentsau “Honek esajerau ein jok!”. Esajerau barik. Igual gehixago, e! Honek lokalok bi, holako alturan botata gaztaiñia!
- Ta nun gordetzen zenduen hori guztiori?
- Ganbaran! Ganbaran botatzen gendun gaztaiñia! Gaztaiñia oskolian konserbau eitten da!
- A! Oskolian gordetzen zenduen.
- Oskolian, bai, bestela ez dau balio!
- Osea, arbolatik zeuek botatzen zenduen, ez?
- Bai ba! Ta oskolak konserbau eitten dau gaztaiñia, e! Bestela gaztaiñia segiduan galtzen da.
- Ta gero bestiekin ze eitten zenduen, saldu?
- E?
- Hainbeste...
- Saldu asko ta gero gaztaiñak erre be bai. Erre-galdarak baeguazen ta jatera, gaztaiñak jatera asko etortzen zan gurera. Gure amak kobrau eitten etsen, igual e… Danboliña erretzeko hori "ran, ran" ta beheko suan erre ta gero, ba, batzuk jaten eben, ba, gaztaiñak eta gero talua ta esnia. Talua badakizue zer dan, ezta? Urunakin ein ta gero palan erre!
- Hori etxian sarrittan jango zenduen, ez?
- Bai, honbre! Ta talua ta gero […] talua ta esnia gaiñian jaten eben! Gaztaiñak ta talua ta esnia. Gero amak, ba, kobrau eitten etsen. Asko etortzen zan gure etxera jatera!
- Basarrira juaten ziran, zuen basarrira?
- Geure etxera, bai ba! Geure amak gaztaiñak erretzen etsezen ta gero talua ta esnia emoten etsen holako palakada haundi bat ta holaxen, bete-bete einda juaten zian, gaztaiña ta taloz.
Dokumentuaren akzioak