Garia ereitetik ebakitzera bitarteko pausoak
Gariaren inguruko lanak pausoz pauso. Urrian, artoa kentzen zenean, arto zuztarrak geratzen ziren eta lurra saratzen zen. Zemendian goldatu eta saratutako belarrak golda-zulora sartu. Garia erein. Ganaduarekin eta harearekin lautu, berdindu. Udaberrian hortzik gabeko hesi bat pasatzen zen lurra gozatzeko eta gariak indarra hartzeko. Uztail inguruan ebaki. Zenbat eta beherago, lehenago heltzen zen.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Garixa be egoten zan.
- Garixa bai. Hemen danian garixa! Baitta geure etxian be! Garixa ereitten gendun geuk be!
- A, bai?
- Karo ereitten zana garixa! Ereingo ez genduan ba! Garixa ereitten da zerian, nobienbrian ereitten da garixa! Ta ointxe juliuan ebagi! Ta eskuz jo! Igitaixakin ebagi…
- Kontauko deskuzu pixkat prozeso guztia zelan dan, pauso guztiak zelan eitten diran?
- Garixanak? Bai.
- Lehenengo esan dozu erein?
- Garixa lehenengo… lehenago saratu… zera, artua ebaten da. Artua egoten da, ez? Oktubrian artua heldu ta kendu eitten da. Gero arto-zuztarrak geratzen diaz ta zuztarrak gero atxurrakin saratu esaten etsen lehenago, saratu, harek… garbittu bedarra. Gero etortzen zanian zemendixa edo nobienbria, goldia: ganauak ipini, ta golda bat sartzen zan, ta harek goldiak lurrari buelta emoten detsa. Goldia. Ikusiko zenduen goldan. Lurrari buelta emoten etsan. Ta lehenago ondo nahi ebanak biharra ein, ha saratutakua, beste lagun bi edo hiru, ha bedarra ha goldazulora sartzen. “¿Ya habéis entendido?” [Holan] zulua eitten dau, bai? Ta zelan saratuta zeguan, ha bedarra… Neguan ez da igartzen bedarra, udan bai. Ta ha zuluan sartu. Ta gero, bigarren bueltan, ha bedarra tapau eitten dau goldiak ta gero geratzen da bedarrik barik garbi-garbi-garbi. Ta goldatutakuan, garixa ereitten da; enjeneral, aitta izaten da [...] manejatzen dabenori, garixa eraitten ta.
- Eskuz sartu ta...
- Eskuaz erain garixa ta gero ganauekin, aria esaten etsen, holan are bat, hortz askokin; igual ekazen hamasei hortz edo hogei edo ez dakit zenbat ekazen. Holako hortzak. Ta ganauak lotu katiakin ta ganauak eta… gero harekin lautu, bardindu dana! Entenditzen dozu? Harekin bardindu, bardin-bardin ipini ta gehixao [ikutu] be ez.
- Ta hori eitten zan, orduan...
- Hori... Hori nobienbrian. Ta gero, neguan ez jako gustatzen; neguan geldi egoten da garixa, geldi egoten da luzaro. Ernetzen da, baiña gero geldi egoten da; neguan ez dau irabazten. Ta gero marzuan, euzkixak berotutakuan, barriro hasten da gora mobitzen. Ta gero pasatzen zan, beste… marzu inguruan, egualdi ona zeguanian, ba, “hesi” bat esaten jakon: holan egurrekin ta eginda, ta ganaueri geiñian… Garixak, negu guztian zelan telia egitten jakon lurrari eurixekin ta izotzakin ta… ha udabarrixan pixkat apurtu ha, garixak hartu deixan indarra! Hesi bat pasatzen zan han ta lurra gozotu.
- Eta zelakua zan hori, pasatzen zana, arian antzerakua?
- Hortzik baekua! Zer esango detsut ba nik? Tabla bat gaiñian pasatzia moduan! Baiña egurrakin eindakua, espresamente zan, hesixa esaten etsen. Hola eukitzen zittuan lau tabla. Lau tabla ta gero egurra sartuta holan, ta gero harri bat gaiñian, ta ha “raa! raaaa!”, lurra haustu eitten eban harek! Ta zelan lurra hausten zeban, gero harek gozua… gozotu eitten zan lurra ta gero garixak, berotzen zanian, indarra hartzen eban behetik gora. Ta gero, ointxe, oktubrian ebagi.
- Julixuan.
- Ointxe, zerian… juliuan. Ointxe, San Juanetan, ba, leku batzuetan gorritzen hasitta ointxe egoten zan; Arrate baillian lehenago etortzen zan hor behealdian. Zenbat beherago, lehenago heldu goixan baiño. Akondia basarrixan, Akondian, hamabost bat egun beranduago hemen behian baiño. Hotzaua goixan, freskuaua. Zenbat gorao, freskuao.
Dokumentuaren akzioak