Garia garbitzeko makina
Garia jotzea amaitzen zenean, eskuzko haize-makina batekin garbitu egiten zen garia, alea eta ahotza bereiziz. Makina nolakoa zen eta nola funtzionatzen zuen.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Amaitzen zianian danak, han gari pillua egoten zan, haundixa, ta, badakizu, lastua ta aroza ta… Ha ez da garbitzen, ha dana zikiña egoten da. Gero makiña bat zeguan, eskuko makiñia, haizia ekan harek, eta ekazen, holan, manibela haundi bat… Ondio ez da denpora asko ikusi dotela, e? Ta harek dakazen txapazko lau bolante, txapak, ta [aria daukanak?] haizia botatzen dabenak atzera ta atzian zeguazen galbahiak. Ta, orduan, zuk manibelari eraitten etsazunian, ekan, manibeliak ekan beste koska batzuk edo… Holan ezin leike esplikau… Ta zuk eraitten etsanian atziari, holan ibiltzen zan galbahia, batian goixan larrixagua, behian fiñagua ta behian fiñagua. Ta gero zekan min bat, miña, miña esaten jakon, atzian ta han danak garbixa urtetzen ebanian, garixak garbi-garbixa urtetzen eban aurrera. Ta harek zelan haize haundixa botatzen eban, zenbat azkarrago eraiñ, ba, gehixago haizia! Hori zikin danori jaurti eitten eban harek! Ta alia geratzen zan behera, ta alia haura da. Ta miña ibiltzen zan holan. Honi eraindakuan, danak mobitzen zian: atzeko galbahiak, miña ta danak. Miña holan ibiltzen zan. Ta granuak garbi-garbi-garbixa urtetzen eban, garixa.
- Hori, alia beherutz eta [arotza?]…
- Arotza ta zikiña… Arotza ariña izaten da, ba, ta bota eitten dau haiziak! Baiña alia izaten bada astunagua, ez dau botatzen.
- Ta arotza, zer da…
- Geiñeko… gari-alian telia.
- Azaltxua edo…
- Azala, bere azaltxua., garixan azala, geratzen jakona. Ta gero, ba, badakizu, joten igarra badago, lasto-puntia, bestia… dana jausten da han, ez dakizu? Dana botatzen dau haiziak! Ta granua bakarrik faten da behera!
Dokumentuaren akzioak