Arrautzak gari-kutxan, ondo kontserbatzeko
Garia kutxetan gordetzen zen. Hozkailurik ez zegoenez, amak arrautzak gari artean sartzen zituen, fresko kontserbatzeko. Artoa ere kutxan gordetzen zen. Haien inguruan arratoi ugari ibiltzen zen baserrietan. Gari-klaseak.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Gure amak… Gero, kutxan, danak amaitzen zianian, ba, kutxan sartu, garixak, kutxa bi edo hiru edo betetzen zian, ta han eukitzen zittuan gure amak arrautzak, [ez ze(g)uan orduan holakorik] ta arrautzak garitzan sartu ta konserbau eitten da! Garixa freskua da! Sartu eskua, bai? garitzan, ta fresko-freskua zu! Alperrik bero egongo da kanpuan, han barruan fresko-fresko egoten da. Ta hantxe eukitzen eban gure amak arrautzak! […], badakizu, beruak galdu eitten dau arrautzia segiduan! Ta garitzan eukitzen zittuan gordeta! Artua be bai, ta ondo konserbatzen zan…!
- Kutxak zer izaten zian, batzuk espezialak artuandako ta beste batzuk garixandako?
- Ez, gurian ez zeguan… Danak gordetzen zian gurian… Artuandako ta garixandako… danak be ez zian asko egoten ta! Gero handitxik, arratoiak ugari, [etxian]! Arratoia demoniua da gero e! Garixa [daguan…], artua, arratoia…? Sinistu be ezin leike eiñ! Jatekua dagon lekura arrtoia sartzen da…!
- Oseake, luzia zan garixan kontua…
- Buo! Zortzi hillabete!
- Eta garixak be bazeren klasiak?
- Bai, goiz-garixa bat eta berandukua be bai, bi klase eguazen! Bai, klasiak baeguazen bai.
- Goiz-garixa eta...
- Berandukua.
Dokumentuaren akzioak