Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ogia eta artoberoa

Ogia eta artoa. Beraiek ogi gutxi egiten zuten; artoa bai, saldu egiten zuen eta. Egunero Frontoi Zarreko eskolatik irtenda Isasira joaten zen ogitara.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Zeuen etxian ogirik gitxi eitten zan, ez?
- Ba, eitten eban gure amak, baiña artua gehixao. Artua asko, “buu!”, gure amak arto asko eitten eban, Baiña…! Ogixa be eitten eban lantzian behin, baiña gutxi, ogixa gutxi. Guk erosi eitten [dogu] ogixa, ogixa erosi. Lau librako ogixak. Badakizu, zortzi lagun giñazen gu, e? Ta kuadrilla ona! Ta ni gaztena etxian! Neu bizi naiz bakarrik oin. Ta Onaindia, zera, sasixan zeguan errotia, Onaindia. Harek be [… ibilli zittun] semiak. Bueno, harek danak hil zian antxiña. Bat ez dakit ez dan bizi ondio e? Ointxe dala urte bi-edo Eibarren egon zan gaztena, hor [Habanan] edo hor dago ezkonduta. Ogixak hartu, lau librako ogixak, “dos kilos” . Bai, kilo bi bakotxak. Bi! Hartu albo banatan –granujia ni– ta etxera! Egunero haxe biharra eitten neban nik! Eskolatik ogittara, ogi bi hartu ta etxera! Pagau sekula be ez! Ez dakit zela arreglatzen zian. Nik ez neban dirurik eruaten da…!
- Zuk jaso.
- Nik ekarri! Bi lauko, etxera! Egunero, eskolara faten nitzan, Frontoi Zaharrian eskolan, Frontoi Zaharra, badakizu, oin obria egin dabena? Ha eskolia oindio ez da denpora asko bota dabela. Ez da denpora asko. Zenbat urte izango da, ba?
- Bai, bai, 5-6 urte.
- Haintxe eskolan ibilitta nago ni! Ta handik, handik Isasira, hartu ogixak eta etxera! Ta zeretik, Abontzatik zihar, […] ta korrida plaza azpittik, gure etxera.
- Osake, etxian ez zeban eitten zuen amak?
- Gitxi, gitxi. Lantzian behin eitten zittuan! Iñoiz-iñoiz eitten eban, baiña ogixak gitxi, artua asko. Saldu eitten eban artua ta! Asko saltzen eban artua!
- Bai, bestela, bihar larregi, ez?
- Bai, gure ama koittauak [makiña bat] bihar eitten eban, dirurik ez eukitzeko. Alperrik.

Dokumentuaren akzioak