Orduko errotak eta ogi motak
Agiñagan bertan zegoen errota, Zubia izenekoa. Legea etorri eta errota txikiak kendu zituztenean, Markinara joan behar izaten zuten errotara. Eibarren Apalategikoa gelditu zen, luzaro. Errotatxo, Agiñagako Orbe baserriaren ondoan zegoen. Faustino sarritan joan behar izan zen errotara, asto gainean. Errotariari bost libra lagatzen zizkioten; "lakia" esaten zitzaion. Artoa eta ogia egiten zituzten labean, baita tremes izeneko ogiak ere. Irina galbahetik pasatzen zuten, ogia egin aurretik.
Dokumentuaren akzioak