Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Garizuman musika jotzeagatik Eibarko bandako kideak eskumikatuta

Urteren baten, garizuma sasoian, Eibarko bandak Elgetan jo omen zuen, eta apezpikuak kide guztiak eskumikatu zituen. Ordutik bere etxeko gizonak ez omen ziren joaten elizara. Aitita errepublikanoa zen.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Historixia, ba, hori. Ba, esaten zeben etxian… ez dakit [zan]… kuaresma baten jo zeban bandiak Elgetan musikia jo zeban, ta obispuak eskomulgau zittuen danak, banda guztia. Ta, orduan, eurak ya… nere etxian gizonak ya ez ziran juaten elizara. Andrak bai, baiña gizonak ya… Osea, aittitta… Ez dakit hori izango zan, vamos, “coartada” edo zer, ez? Baiña, bueno. Hori bai. Hori bai.
- Esan dozu republikanua zala, ez?
- Bai, bera bai.
- Oso gogorra?
- Ez dakit. Ez dakit. Eske… Baiña itxuria konbikziñuekin ta hori bai, e! Bai, bai. Eske orduan, ba, igual kuaresman holan jotia bandiak eta… Batzuk. Danak itxuria ez ziran juan, e! Baiña batzuk juan zirala jotera. Orduan ya obispuak, ba… ala! Danak eskomulgauta.
- Eibarko bandia beti rebeldia, ez?
- Bai, itxuria!

Dokumentuaren akzioak