Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Langile eta nagusien arteko harremana "hi"tik "don"era

Bera Solac lantegiko harreran egoten zen, jendeaz arduratzen. Lantegiko nagusiekin harreman ona zuen. Krispin Garate. Bulegoko Jesus Alberdi eta Atxa-Orbearekin ere harremana ona zen bere garaian, baina, antza denez, bera sartu aurreko urteetan zorrotzagoak izan ohi ziren. Eibarren langile eta nagusien arteko harremana ona izan ohi zen; elkarrekin joaten ziren txikiteora eta hika hitz egiten zuten. Baina kanpotarrak etorri zirenean "don" esaten zieten nagusiei, eta kontua aldatzen joan zen.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Bai.
- Eta zuk uezabekin eta... bueno, zuk eta jendiak, hartuemanik-eta eukitzen zeban?
- Bai, nik... guk asko e, guk asko. Karo, bertan, eske... Ni, gaiñera, neuan, bueno, lehenengo, ba, hori, takillan, bentanillan... Eske neri... hori izan zan penia: igual beste taillar txikixan, ba, eukitzen neban... lan guztiak eitten dozuz; baiña gero taillar haundixan, ba, ya badakazuz batzuk. Ez? Bai. Ta, orduan, ba, ekartzen zittuen plantxak-eta arreglatzera, eta hartzen genduzen arregluak, eta jentia atendidu ta bisittak batzuk bialdu ta beste batzuk hartu eta holan. Ta bai, gaiñera, oso... osea... harremanak Krispiñekin-ta oso onak. E? Ze igual esaten zeban: “Zein da? Zein etorri da?”, “Ba, fulano”, “A! esaixozu ez naola” ta ahaztutzen jakon eta agertzen zan bertara. Ta esaten etsan “A! Hi hintzan, ala?” ta holan, ez? Ta, klaro, zu geratuko ziñan, ba, jausteko moduan, baiña harremana berakin onak, oso onak. Osea, igual bronkaren bat-edo lantzian behin, baiña ez, ez. Gero, Jesus Alberdi zeuan, ofizinako jefia zan, bueno, Atxa- Orbea bebai barruan zeuan, ta, bueno, eurekin harremanak... nere epokan onak. Baiña neri baiño lehenago, osea... gaiñera, dakat lagun bat ni baiño, bueno, pixkat nausixaua ta han egon zana lanian, ta esaten zestan “Has llegao en la epoca buena, pero es que...” danak osea “como de...”, e? “como...” ezin zan berbarik be ein ta bestiak be ez ta... holan. Ta nik ez dakitt. Bueno, hor e... hor onduan ondo, eurekin-ta, jefiekin-ta, ondo. Bai, osea...
- Orduan….
- Ta, gaiñera, taillarrian be beti juaten ziran bueltia emotera taillarrera. Krispin asko ibiltzen zan taillarrian ta bertako jentiakin ondo, nik uste dot ondo. Bueno, karo...
- Bai, danetik.
- Diferenziak zertuta, ez? baiña bai.
- Baiña orduan Eibarren ez zeuan holan ugezaba bat bihargiñen artian eta...?
- Nik e... bueno, ez dakit ze... nik kontauko dotsuet igual... honbre, bazeuan ta ez zeuan. E? Igual txikiteua-ta alkarrekin eitten eben. Baiña nere aitta, karo, barruan zeuan lanian, ez? Ta esaten zestan, klaro, eurak Krispiñi ta holan itten etsen “Hi, Krispin”. Osea, karo, euren zera. Ta, karo aittak esaten eban... Karo, gero etorri zan kanpoko jentia ta esaten etsen “don Krispin” ta esaten estan... eurak esaten eben “Jo, baiña adurra darixola ibiltzen dok oin!”. Karo... E? Eta hor be diferenzia bat bazeuan.,nik uste dot, e, pixkat. Baiña eurak betiko moduan “Hi, hau ein biha jok ala ez ala..”. Osea, e? Ta, karo, ta gero ba, bestiak “don” ta hori be gustau eingo jakuen eureri. Uste dot nik, e! Uste dot.
- Osea, pixkat hasi zan aldatzen kanpokuak heldu zianian...?
- Karo! Ta bestiak, ba, igual beste... ba igual beste... eurak beste konzepto bat zeken igual jefiana ta... ez txarragaittik, baiña eurak holan ohittuta egongo ziran, ta harek “don”, ta bestiak “hi”, ba, klaro...
- Gaiñera, ez zan edozein tokittako jefia...
- Hori akordatzen naiz... hori akordatzen naiz aittak esaten ebala ba holan, ez? “jo, don Krispin ta jo-ta adurra darixola bestia”, ta eurak ba... Eurak iguala moduan edo, horrek... hori tratuori itxuria egon zan. E? Baiña klaro...
- Gero aldatzen juan zan.
- Gero...

Dokumentuaren akzioak