Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Orbea lantegia eta Orbeatarrak

Orbea lantegia nolakoa zen. Euren ermita propioa zuten. Orbeatarrak ezagunak eta dotoreak ziren. Dotore janzten ziren. Etxe ingurua itxita zeukaten. Asko aldatu da ingurua.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta ze juaten zian, inguruko taillarretatik?
- Bai, hamen Orbeana dana zan taillarra. Bai. Orbeanekua dana zan taillarra. Oin etxiak daozena, dana taillarra.
- Ondo ezautuko zenduan zuk hori, ez?
- Bai, erregular!
- Zelakua zan?
- Ederra. Pasialekua? Guk “Pasialekua” esaten detsau. Eken zerakin… zeriakin euren taillarra eken. Eta etxia be baeken… bueno, oin dauan tokixan pentsatzen dot. Elizia eon zan han.
- A! Ermittia… eurak euren elizia zeken?
- Bai, eurak ein eben. Ta… ze esango detsuet nik?
- Ta zelakuak zian Orbeatarrak?
- Ezaunak izango zian, ez, Orbeatarrak?
- Enee! Bai! Orduan elegantiak zian horrek!
- Bai?
- Bufaa! Elegantiak zian.
- Ze juaten zian, jantzitta ta…
- Jo! “Como caballeros” zian.
- A bai, e?
- Ez! Bufaa! Zerak zian, inportantiak zian.
- Eta andrazkuak be juango zian…
- Jo! Elegantiak. Josefina Orbea ta. Jo! Gaiñera, eken harek euren etxian zerian, zera, arbola eder bat ta […], itxitta holaxek, Barakaldoko etxian, hartu ta gorutz itxitta eken. Dana diferentia oin. Jesuuus! Dana diferentia. Baiña orduan edarra zan.

Dokumentuaren akzioak