Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

17 urterekin Alfa lantegira, brodatzaile moduan

Aitak eta anaiak ALFA lantegian lan egiten zuten eta bera ere han hasi zen. 17 urte zituen. Hasieratik dendan egon zen lanean, brodatzaile moduan. Bi irakasle egoten ziren beti. Bederatzi urtez jardun zuen bertan, ezkondu arte.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta zelan hasi ziñan Alfa-n biharrian?
- Bueno, nere aitta be biharrian… Alfan eitten zeban biharra. Nere anaiak be bai. Oseake, binkulauta Alfa-kin geuan danok. Ta ni lehelengo, ba, ikasten ibili nitzan dendan, bordaua ikasten, ta gero, ba… Beti egon garaz bi erakus… andereño edo. Bi. Ta, ba, ni sartu nitzanian biharrian, bata taillarrera pasau zeben, nausixa, ta geratu giñan Maite ta ni. Bi.
- Eta zuzenian sartu ziñan, orduan, eskolara. Alfa-n sartu ziñanian biharra eittera, zuzenian klasiak emotera?
- Bai, bai, beti egon naiz dendan. Beti. Osea… Ezkondu arte.
- Eta zenbat urtekin esan dozu?
- Ba hamazazpi urtekin.
- Gazte, ez?
- Bai. Lehen… Bueno, jentiak estudixatzen eban, baiña gitxiao oin baiño. Asko gitxiao!
- Bai, lehen hamalaura arte ya asko zan.
- Horretxeaittik. Ibiltzen ziñazen eskolan ta gero partikular be [hemen baten], ta gero, ba, biharrera!
- Ta andren kasuan, askotan hori, ez? Bordaua edo jostera edo…
- Bai. Bueno, Alfa-n eitten zeben andrak be bai biharra, e! Baiña nik beti in neban dendan, bordauan. Beti. Ezkondu arte.
- Eta zenbat urtekin?
- Ba bederatzi urtian egon nitzan.

Dokumentuaren akzioak