Batzar egunean tailerrean biltzen ziren denak
Alfa lantegian sartu zenean, zuzenean dendan hasi zen lanean, San Agustin kalean. Baina "asanblea" zutenean denak tailerrera joaten ziren.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta sartu ziñanian, zuzenian, orduan, dendara.
- Bai.
- Zuk bertan, ofizinetan edo…
- Ez, taillarrian ez.
- Oseake, Alfa-ko taillarrian ez zenduan biharrik itten.
- Sekula be ez. Ez, sekula be ez. San Agustiñen zan denda, ta hantxe. Hantxe beti.
- Dana dala, ezautuko zendun, ez, taillarra?
- Bai, ezautu bai! Asanble…
- Alfa, barrutik pixkat eta…
- Bai, asko; ofizinak eta. Gauzaren bat eitteko, ba, igual ofizinara juan bihar edo. Ta gero, asanblea egunian be danak juaten giñan asanbleara.
- Eta ze izaten zan hori, asanblea eguna?
- Ba, asanblean izaten zan, ba, direktibo danak, konsejeruak eta danak eta, ba, zer… aber zelan esaten da? Ba urte guztian ze egon zan edo ze; eta batzuek, ba, propuesta batzuek bihargiñak eta horretxek gauzok.
- Eta horretara danok juaten ziñazien.
- Bai, danak, danak.
Dokumentuaren akzioak