Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Emakumezkoak Alfa-n; altzarien saila

Alfa lantegian bazeuden emakumezkoak. Bulegoan lau inguru. Baina tailerrean ere baziren, batez ere "el mueble" deitzen zioten altzarien sailean. Altzariak Zarautzen egiten ziren eta gero Alfa-ra ekarri eta muntatu.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Ta ofiziñan, orduan, andrazkuak egongo zian.
- Bai! Ofiziñan kajeria be andrazkua zan. Kajeria, Pilar. Ta gero, ni akordatzen… ba, lau bai behintzat.
- Beste gauzetan, ba, montajian-eta ez zian andrazkorik egongo, baiña…
- Bai!
- Baitta?
-Montajian bai, e! Bueno, montajian… “El Mueble”, beste pabelloi bat zan “El Mueble” esaten zetsena ta han be andrazkuak bazeuazen, e! Ta montajian be bai.
- Ta “El Mueble” hori ze pabelloi zan?
- Bertan, e! Bertan. Ez dakit ze pisu zan.
- Ta halan deitzen zetsen?
- Bai, “El Mueble” esaten etsen. Ba, han… embalaj… no, ez dakit ze eingo zeben. Ba, mueblia bai. Badakizu, muebliak eitten ziazen Zarauzen. Fabrikia muebliana zeuan Zarauzen. Ta gero, ba, ekarri hona ta montau makiñak. Ta “mueblia” esaten etsan… Ta han andrazkuak bazeuazen. Ta montajian be bai. Makiñetan-ta ez. Ez dot uste, e! Ez.

Dokumentuaren akzioak