Alfa lantegiko buruak
Fernando Mendoza donostiarra izan zen Alfa lantegiko gerentea, ia bera egon zen urte guztietan. Gero "konsejua" aldatzen joaten zen. Bere aita ere izan omen zen aholkulari. Bi lehendakari ezagutu zituen berak, biak donostiarrak: Maurizio Danborenea eta Pedro Zaragueta.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta orduan, zu sartu ziñanian, gogoratzen dozu zeintzuk zian, ba, edo gerentia edo…?
- Gerentia bai, gerentia ni egon nitzan denpora guztian ixa don Fernando Mendoza zan. Donostiarra zan.
- Eta besterik?
- Gero Konsejua, ba… hori kanbixau eitten ziazen, Konsejua. Nere aitta be konsejerua izan zan. Ta asko, eibartarrak asko, asko. Hori, konsejeruak gero igual kanbixau eitten ziazen. Gero zeuazen kanpo… Presidentia… presidentia zan donostiarra. Nik ezautu neben bi —edo hiru?—, bi: don Mauricio Danborenea bat eta bestia zan Zaragueta, don Pedro Zaragueta usten dot zala bestia. Gero ziazen gehixao, baiña nere denporan horretxek bixok usten dot. Horretxek bixok.
Dokumentuaren akzioak