Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Inguruko herrietako neskak josten ikastera Alfa-ren eskolara

Inguruko herrietako neska gazteak joaten ziren Alfa-ko eskolara josten ikastera. Ezkontzako arreoa prestatzearren joaten ziren batez ere. Josteko makinak asko saltzen ziren orduan; etxe bakoitzean bat. Jostunak ere asko ziren.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Ba, normalian gaztiak. Ezkondutakuak be bai, baiña normalian… Han denporan, badakizu, arreua-ta eitten zan.
- Bai, ez? Ohittura haundixa egoten zan.
- Buenoo! Izaten zan, ba… Ta, jeneralmente, ba, neska gaztiak, arreua eitteko ta.
- Hori, ez? Prpearauta egoteko ta…
- Bai, bai, gehixenak. Ezkonduak be bai etortzen ziazen, e! Baiña gehixenak gaztiak. Eta etortzen ziazen herri guzti… inguruko herri guztietatik.
- Eta ze herrittatik edo…?
- Ba, Bergaratik be asko, Debatik, Elgoibartik, Ermutik… en fin. Ondarruatik… Ni akordatzen… Asko, e! Zekan auje bat “terrible”. Bai.
- Eta orduan makiñak asko saltzen zian inguruan?
- Bai! Orduan bai. Fíjate! Oin makiñia zer dan bez gaztiak.
- Ta orduan bai?
- Bai, asko! Asko. Jostunak be asko ziazen orduan. Josteko be asko, ez bordatzeko bakarrik. Badakizu zenbat jostun zeuazen? Hainbeste denda oin erropekin ta… Lehen ez zeuazen! Oseake… Asko, asko saltzen zan. Asko.
- Ixa etxe bakoitzian egongo zan, ez?
- Bai, segurutik! Segurutik etxe guztietan! Segurutik!
- Ta orduan, lehenengotik hori, josten ikasi pixkat eta gero ya bakotxak…
- Bai. Asko.

Dokumentuaren akzioak