Alfa-ren eskolan egiten ziren brodatuak
Alfaren brodatzen ikasteko eskolan, Eibarren, mantelak eta oheko arropa brodatzen zituzten gehienbat. Klub Deportiborako banderatxoak ere egiten zituzten. Batzuetan sukurtsal batetik bestera bidaltzen zituzten brodatuak, erakusketan jartzeko. Baina inoiz ez ziren izaten saltzeko.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta zeuek ze eitten zenduen?
- Guk gehixena mantelak, oheko izarak eta… mantelak. Gehixenak mantelak eta horretxek gauzok. Eitten genduen igual Klub Deportiborako-ta banderiñak. Orduan bordauta izaten ziazen. Baiña horrek ziazen, ba, noixian behin. Baiña gure biharra normalian zan, ba, mantelak eta izarak eta horretxek gauzok guk gehixenak.
- Eta, holan, tapete edo…?
- Bai, tapetiak eta… bai, bai, tapetiak be bai, horrek be bai. Horrek gauzok guk hamen. Ta gero, ba, esto… alumneri, ba, erakutsi eitten gauzak. Erakutsi, ba, muestrarixua zer nahi zeben, ba, haretxek. Lagundu.
- Eta zein da gogoratzen dozun biharrik gatxena edo bordaurik tokau jatzuen espezialena edo? Badao holan batenbat…?
- Ba, bihar espeziala ez, lan gehixao edo gitxiao, bihar gehixao edo gitxiao. Bestela espeziala-espeziala ez.
- […] eta ez zenduen eukitzen, ez?
- Ez, ez.
- … Klub Deportibuak […]…
- Bai, horrek ziazen, baiña… ez, ez, ez, ez. Dana zan, e…
- Bai, zeuek eindakuak. Bueno…
- Gero guk ba igual ein mantel bat, biharra bilddurgarrixa igual, —buenoo!— ta bialdu, ba, beste sukursale batera esposiziñuan ikusteko. Ta eurok geuri. Ta holaxen.
- Osea, pixkat rotatzen juaten ziñazien.
- Bestela saltzeko-ta horrek ez, e! ez ziazen. Sekula. Ez. Zan beti e… etxeko, edo nahi dozuna esatia.
- Bai, bai, bai.
Dokumentuaren akzioak