Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Elgoibarko Sigma lantegia, Alfa-ren konpetentzia

Elgoibarko Sigma lantegia zen Alfa-ren konpetentzia, baina berak uste dut Alfa-k indar handiagoa zuela. Singer-a, zaharragoa.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta gero konpetentziarik eukitzen zenduen? Josteko makiña, ba…
- Sigma Elgoibarren.
- Eta konpetenzia haundixa zan?
- Onbre, Sigmak be salduko zeban. Nik ez dakit, baiña nik usten dot orduan momentuan Alfa gehixao zala. Usten dot, e! Ez dakit. Ez dakit. Hamen inguruan Sigma zan. Bestela, Singer ez dakit nungua zan. Singer-a zaharraua igual. Baiña nik uste dot hamen, hor urtietan, momentuan, Alfak zekazla boom gehixao. Usten dot, e! Ezin leike esan, baiña…
- Eta Sigma-k holan bordau eskolarik edo?
- Ez, ez zekan. Ez dot uste, e! Ez zekan. Ez dot uste, ez.

Dokumentuaren akzioak