Fabrikara bizikletaz
Baserritik Osintxura oinez joaten zen eta handik Soraluzen zegoen lantegiraino, bizikletaz. Bizikletan ibiltzen nola ikasi zuen kontatzen du. Lehenengo bizikleta tailerreko ugazabak erosi zion "Bicicletas Gallastegui" Soraluzeko bizikleta-fabrikan. Hilabeteko soldatatik hamar duro kendu zizkioten bizikleta hark balio zituen 800 pezetak ordaindu zituenera arte.
Dokumentuaren akzioak